Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2012ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2313

IRAGARKIA, «Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide-sare berriko plataforma eraikitzeko lanak (tartea: Zizurkil-Andoain)» helburu dituen obren administrazio-kontratua gauzatu dela jakitera emateko dena (Espedientea: C01/018/2011).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: C01/018/2011.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriko plataforma eraikitzeko lanak. Tartea: Zizurkil-Andoain.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: Ehun eta laurogeita hamahiru milioi bostehun eta hirurogeita hamabost mila seiehun eta sei euro eta hemezortzi zentimo (193.575.606,18).

5.– Esleipena.

a) Esleipen-data: 2012ko martxoaren 5a.

b) Zein egunetan formalizatu zen: 2012ko apirilaren 12a.

c) Kontratista: UTE Dragados, S.A. / Construcciones Amenabar, S.A. / Comsa, S.A. / Construcciones Civiles Leza, S.A. / Isolux Corsán-Corviam (UTE Aduna).

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta laurogei milioi hogeita bost mila hirurehun eta hamahiru euro eta hirurogeita hamabost zentimo (180.025.313,75).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 25a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

Ignacio María Alday Ruiz.


Azterketa dokumentala