Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2012ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2310

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzko 158/11 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko magistratuak, honako hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko 158/11 jabari-espedientearen prozedura bideratu dela, Ana Maura Crespo Garciak eskatuta, honako finka hauen etendako segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedientea:

– Landa-finka: Lantziegoko Entrecorralesen dagoen saila, zereala lantzekoa; hamabost area eta laurogeita hamar zentiarea ditu. Mugakideak: iparrean, erretena; hegoaldean, lugorria; ekialdean, David Calleja; eta mendebaldean José Crespo. Lantziegoko 4.053 finka da, 632. liburukian inskribatua, 33. liburua, 199. orria, 1. inskripzioa.

– Landa-finka: Lantziegon Manantial parajean dagoen lehorreko saila, zereala lantzekoa; berrogeita hamabost area eta laurogeita hamazortzi zentiarea ditu. Mugakideak: iparrean, bidea; hegoaldean eta mendebaldean José Crespo; ekialdean Francisco Urarte. 6. poligonoa, 242. partzela. Lantziegoko 4.138 finka da. 656. liburukian inskribatua, 34. liburua, 61. orria, 1. inskripzioa.

– Landa-finka: Lantziegoko Entrecorralesen dagoen saila, zereala lantzekoa; hamar area eta hamasei zentiarea ditu. Mugakideak: iparrean, lugorria; hegoaldean, erretena; ekialdean, Matías Azpillaga; eta mendebaldean José Crespo. 191. partzela. 6. poligonoa, Lantziegoko 4.052 finka da; T632 liburukian inskribatua, 33. liburua, 198. orria, 1. inskripzioa.

2012-02-23ko probidentziaz eta 2012-03-09ko ordenazio-eginbidearen bidez erabakitakoaren arabera, ediktu honen bidez eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsonei –ez baitakigu nortzuk diren– dei egiten zaie espedientean agertzeko aukera izan dezaten, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko, ediktu hau argitaratu, eta hurrengo hamar eguneko epean.

Halaber, Feliciano Aguirre Viana, Salvador Urarte Diaz de Ure, Maria Angeles Urarte Gomez, Maria Carmen Urarte Gomez, Maria Luisa Urarte Gomez eta Rosario Urarte Gomezi dei egiten zaie aipatu epearen barruan espedientean agertu daitezen, zuzenbidez aldeko deritzotena alegatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 9a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala