Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2012ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2309

EDIKTUA, absentzia deklaratzeko 20/12 prozeduraren ondoriozkoa.

Isabel Elexpuru Eguia andreak, Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen honek,

JAKINARAZTEN DUT:

Epaitegi honetan, Juan Carlos Maguregui Aguirrechuren eskariz, jarraian adierazten diren jaun/andreen absentzia deklaratzeari buruzko 20/12 espedientea burutu da: batetik, Herminio Andres Ortega, Salinas de Pisuergan jaioa, 1909ko apirilaren 19an, eta desagertu zen egunean Neguri-Getxon bizi zena (La Tejera kalea, 17, behea); eta, bestetik, Pascuala Garitagoitia Bringas andrea, 1908ko maiatzaren 20an Galdamesen (Bizkaia) jaioa, eta Neguri-Getxon bizi zena (La Tejera kalea 17, behea). Euren azken bizilekua 1936an utzi zuten, eta harrezkero ez da ezer jakin beraiei buruz,gaurdaino. Honako hau argitara ematen da, desagertutakoen berri izan dezaketenek Epaitegi honetan jakinaraz dezaten.

Getxo (Bizkaia), 2012ko martxoaren 5a.

EPAILEA.

Idazkaria.


Azterketa dokumentala