Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2012ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2308

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 574/09 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Gernikako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 574/09 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Manuel –Imanol– Ormaeche Asolo.

Abokatua: Oscar Ignacio Bidea Rodriguez.

Prokuradorea: Muniategui.

Demandatua: Iñaki Zelaieta Zuloaga eta Iker Oleagoitia Urdaniz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman zen 2012-03-8an, eta honako hau da epaitza:

Baietsi egin dut funtsean Muniategui Landa prokuradoreak Imanol Ormaetxe Asoloren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda, Iker Oleagagoitia Urdaniz eta Iñaki Zelaieta Zuloagaren aurkakoa. Horregatik, honako honetara kondenatzen ditut demandatuak:

– Biak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari –solidarioki– berrogeita zortzi mila (48.000) euro ordaintzera, mailegu-itzulketa gisa. Zenbateko horrek, erreklamazio judizialetik aurrera, legezko interesa sortuko du, eta interes hori, gaurtik aurrera, bi puntutan gehituko da.

– Iñaki Zelaieta Zuloaga kondenatzen dut auzi-jartzaileari hogeita hamar mila (30.000) euro ordaintzera, zigor-klausula gisa. Zenbateko horrek, erreklamazio judizialetik aurrera, legezko interesa sortuko du, eta interes hori, gaurtik aurrera, bi puntutan gehituko da.

Oleagagoita kodemandatuari ez zaio berariaz kosturik ezartzen.

Zelaieta jauna kondenatzen dut berari dagozkion kostuak ordaintzera.

Iñaki Zelaieta Zuloaga demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2012ko martxoaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala