Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2012ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2307

EDIKTUA, 551/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 551/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Banco Santander, S.A.

Abokatua: Juan Jose Iturrate Andechaga.

Prokuradorea: Ors Simon.

Demandatua: Milagros Jimenez Hernandez.

Gaia: hitzezko judizioa.

Judizio horretan epaia eman zen 2012ko otsailaren 21ean, eta honakoa da epaitza:

Auzi-ihesean den Milagros Jimenez Hernandezen aurka, Banco Santander, S.A.ren izenean eta ordez German Ors Simon prokuradoreak aurkeztutako demanda onartzen dut eta demanda bidezkoa dela deklaratzen. Horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 5.086,09 euro eta 2009ko otsailaren 5etik hara sortutako berandutza-interesak, hitzartutako tasaren arabera; judizio honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Milagros Jimenez Hernandez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4750000000055111. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko martxoaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala