Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2012ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2306

EDIKTUA, guraso eta seme-alabentzako neurriei buruzko 997/10 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 997/10, ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurriak.

Alderdi demandatzailea: Juliana Ramos Freitas.

Alderdi demandatua: Jose Claudio da Siva Varela.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da, eta honako hau dio:

147/12 EPAIA

Epailea: María Angeles Filloy Rubio.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabiko martxoaren hamalaua.

Alderdi demandatzailea: Juliana Ramos Freitas.

Abokatua: Jesus Tejedor Arias.

Prokuradorea: Amalia Rosa Saenz Martin.

Alderdi demandatua: Jose Claudio da Siva Varela.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: guraso eta seme-alabentzako neurriak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut –jarraian adieraziko den moduan– Sáenz Martín prokuradoreak –Juliana Ramos Freitasen izenean eta ordezkaritzan– José Claudio da Silva Varelasen aurka aurkeztutako demanda, eta behin betiko neurri hauek hartzea erabaki dut.

1) Julianari esleitzen zaio XXXXX eta XXXXX adingabeen zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala ere berak bakarrik izango du.

2) Aitak, seme-alaben elikadura-pentsio gisa, hilean 300 euro ordaindu behar ditu, eta zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIaren arabera. Ezohiko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek.

3) Ez da ezarri bisitarako inolako eskubiderik. Nolanahi ere, guraso bien borondatea bada, izango da horretarako eskubiderik.

Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan utzi beharko da zainpean (kontuaren zenbakia: .....). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judizial naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko martxoaren hamalauan.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honen iragarki-oholean ediktu hau argitaratzea ebatzi du, jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko martxoaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala