Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2012ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2305

EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriak hartzeari buruzko 565/11 judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da, eta hau dio:

66/12 EPAIA

Epailea: María Angeles Filloy Rubio.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabiko otsailaren zortzia.

Alderdi demandatzailea: Abraham Dual Jiménez.

Abokatua: Maria Cristina Peña Ruiz.

Prokuradorea: Arantzane Gorriñobeascoa Etxebarria.

Alderdi demandatua: Rosario Escudero Porras.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanei buruzko neurriak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut –jarraian adieraziko den moduan– Gorriñobeaskoa prokuradoreak –Abraham Dual Jiménezen ordezkaritzan eta izenean– aurkeztu duen demanda, Rosario Escudero Porrasen aurkakoa, eta behin betiko neurri hauek hartzea erabaki dut.

Abrahami esleitzen zaio XXXXX eta XXXXX adingabeen zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala ere berak bakarrik izango du.

Amak, seme-alaben elikadura-pentsio gisa, dituen diru-sarrera garbien % 20 ordaindu behar du, eta, betiere, gutxienez, hilean 150 euro. Zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIaren arabera. Seme-alaben ezohiko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek.

Ez da ezarri inolako bisita-erregimenik amarentzat, ez baitakigu hura non dagoen.

Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko kontuan utzi beharko da zainpean (kontuaren zenbakia ). Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), 2012ko otsailaren 8an.

Rosario Escudero Porras non dagoen jakiterik ez dagoenez, idazki hau egiten dut jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko otsailaren 9a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala