Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2012ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
2302

AGINDUA, 2012ko apirilaren 12koa, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Egingarri Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Egingarri Fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2012ko martxoaren 5ean, Justizia eta Herri Administrazio Sailean sartu zen Egingarri Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskaera. Fundazio hori honako hauek sortu zuten: Mikel Gotzon Ruiz Martínez, María Ángeles Laza Pérez, José Alberto Ángel Fernández Sámano, Luz María Laza Gómez eta María Piedad Alcázar Jaúregui jaun-andreek. Eskariari espedienteko agiriak erantsi zitzaizkion.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoa bildu zen, fundazioaren helburuak zilegi eta guztiontzako onuragarri direla egiaztatzeko, eta, 2012ko martxoaren 22an, fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman zuen.

Hirugarrena.– Honako hauek dira fundazioaren helburuak, estatutuen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera:

Fundazioaren helburua da baztertuta geratzeko arriskuan edo baztertuta dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko era guztietako programak eta gizarte-prestakuntzak sustatu, gauzatu, lagundu eta finantzatzea. Horrekin batera, hirugarren sektoreko gizarte-erakundeei lagundu eta haiekin lankidetzan aritzea du helburu, eta, halaber, herritarrengan eragin, gizarte irekiago eta solidarioago bat eraikitzeko.

Laugarrena.– Fundazioaren estatutuen 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, fundazioaren helbidea hau izango da: Iturribide 80 behea, 3 - A Bilbao (Bizkaia). Fundazioak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko du, bereziki, bere jarduna.

Bosgarrena.– Hasierako dotazioa 30.000 eurokoa da. Kopuru hori ordaindu dela –agiri bidez– jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak 37.1.c) artikuluan.

Seigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek doan beteko dituzte beren egitekoak, fundazioaren estatutuetan xedatutakoaren arabera.

Zazpigarrena.– Patronatuko kideak, hasieran, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, hauek izango dira:

(Ikus .PDF)

Guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko baten arabera.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari dagokio Fundazioaren eraketa inskribatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala agintzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartu zuen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 4. artikuluan.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espedientea. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datuak eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki bete da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa. Aplikagarriak diren legeetan eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat etorrita eratu da fundazioa.

Ikusirik aipatutako arauak eta, oro har, kasu honetan aplika daitezkeen gainerako arauak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako eraketa hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea, egun honetan eta erregistro-zenbaki honekin: F-326, Bilboko (Bizkaia) Egingarri Fundazioaren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horretako kideak zazpigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, 2012ko otsailaren 16an, Bilboko Elías Moral Velasco notarioaren aurrean (242 protokolo-zenbakia) egiletsitako eskritura publikoan xedatu bezala.

Bigarrena.– Fundazio hori, bere helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 2. sekzioan inskribatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 12a.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

Idoia Mendia Cueva.


Azterketa dokumentala