Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2012ko maiatzaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
2300

AGINDUA, 2012ko maiatzaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, diru-laguntzetarako deia egiten duena, Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxe pribatu itunpekoek prestakuntza-jarduerak egin ditzaten 2012-2013 ikasturtean.

Irailaren 14ko 233/2010 Dekretuak ren egitura organikoa ezarri du. Horren 18. artikuluan, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari ematen zaio, beste batzuen artean, hurrengo funtzioa: Lanbide-heziketako irakasleen etengabeko prestakuntza-plana diseinatu, aplikatu eta jarraipena egitea, kontuan hartuta hala lanbide-heziketaren eguneratzea nola espezializazioa.

Hori dela eta, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzaren barruan, lanbide-heziketako irakasleen prestakuntzarako plana prestatu behar du. Plan horrek, alde batetik, lanbide heziketaren funtzionamendu egokirako gaitasuna duten irakasleak ziurtatzen dituzten prestakuntza-proposamenak aurkeztu beharko ditu, eta bestalde, prestakuntza errazteko behar diren bideak zabaldu, irakasleek eurek irakasterakoan nabaritutako eta egindako eskaeren arabera.

Hori dela eta, k, ikastetxeetako hezkuntza-prestakuntzak eta berriztapenak laneko testuinguruarekin zerikusia dutela jakinik orobat testuinguru egoki horretatik euren jarduerak hausnartzen, kritikatzen eta ikertzen dituzten langileak sortu ohi direla, prestakuntza-proiektuak sustatu nahi ditu ofizialki Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasteko baimena duten ikastetxeetan, (heziketa-ziklo horiek ondokoak dituzte arau: 32/2008 Dekretua, otsailaren 26koa, Lanbide Heziketako irakaskuntzen antolamendu orokorra ezartzen duena), irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko, ikasgelako jarduerei eta koordinazio pedagogikoari dagokienez.

Urtero deitzen diren prestakuntza-jarduera horiek ez dute halabeharrez denboran zehar jarraipen bat, dela ikastetxe batzuk urtero proiekturik ez dutelako edota, zenbait kasutan, urte batetik bestera nahiko desberdinak direlako. Beste aldetik, kalitate sistemaren betekizuna da, epe ertain batean, prestakuntza beharrak antzematea eta adieraztea eta garatzea ikastetxerako Prestakuntza-Plana. Hori dela eta, nahiz eta Prestakuntza-proiektuen deialdia urterokoa, proiektuen filosofia epe ertainekoa izatea, denboran zehar prestakuntza lerro bat bultzatzearren.

Bestalde, diru-laguntza ere bada; alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak funts publikoak dohainik ematea, bere Aurrekontu Orokorren kargura, eta Autonomia Erkidegoko Erakunde Administraziokoak ez diren pertsona zein erakunde publiko nahiz pribatuen alde; hala baitio azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauen Legearen testu bateratua onartzen duena, bere 48.2 artikuluan.

Ondorioz, eta Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren proposamenez, honako hau,

XEDATZEN DUT:
I. KAPITULUA
DEIALDIAREN XEDEA ETA BALDINTZAK

1. artikulua.– 1.– Agindu honen xedea da EAEn kokatuta dauden eta ofizialki Lanbide Heziketako heziketa-zikloak (heziketa-ziklo horiek ondokoak dituzte arau: 32/2008 Dekretua, otsailaren 26koa, Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena) irakasteko baimena duten ikastetxeei dei egitea, prestakuntza-jarduerak aurkez ditzaten 2012-2013 ikasurterako. Horretarako, Agindu honetan zehazten diren xedea, ezaugarriak eta baldintzak bete beharko dituzte.

2.– Agindu honen garapenera 177.020 euro bideratuko dira. Kopuru hori aldatu egin daiteke, dena den, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, baita Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko beste laguntza-programa batzuen exekuziotik sortu daitezkeen aurrekontu-baliabide agortu gabeak ere, eta laguntzei buruzko ebazpena hartu baino lehen. Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen Ebazpenaren bitartez emango da gorabehera horren berri.

3.– Ikastetxean ematen diren heziketa-zikloei lotutako prestakuntza-jarduerak aurkeztu behar izango du ikastetxe bakoitzak.

4.– Agindu honetan ezarritako prozeduraren gehienezko iraupena, sei hilekoa izango da, EHAAn argitaratzen denetik aurrera.

2. artikulua.– 1.– Ondokoak izan daitezke parte-hartzaile: EAEn Lanbide Heziketako heziketa-zikloak emateko baimen ofiziala duten ikastetxe pribatu itunpekoak. Dena den, salbuespen izango dira eta ezingo dute parte hartu beste deialdi batzuetara –batez ere, prestakuntza-proiektuak eta hezkuntza berriztatzeko proiektuak egiteko diru-laguntzetarako deialdietara– biltzen diren ikastetxeak, baldin eta, ondorioz, heziketa-zikloetako irakasleen prestakuntza-jardueren guztizko edo hein bateko finantzaketa ateratzen badute.

2.– Halaber, prestakuntza-ekitaldi bateratu edo komunekin (ikastetxeen artekoak) parte ahal izango dute ondorengo baldintzetako bat betetzen duten ikastetxeek:

– Txikiak izateagatik eta/edo aurkezten duten proiektuaren ezaugarriengatik, hala behar duten ikastetxeak izatea.

– Eskualde bereko ikastetxeak izatea, edo lanbide-arlo bereko heziketa-zikloak dituzten ikastetxeak.

3.– Erakunde eskatzaileak ezin du egon dirulaguntzak edo laguntza publikoak jasotzea galarazten dion isun administratiboren baten pean, legezko debeku baten pean, ez eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluko 5. atalak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak aldatutakoak, ezarritako arrazoiren baten eraginpean ere.

– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.

4.– Prestakuntza-ekintzak hautatuak izan daitezen, oro har, proposatutako prestakuntzarekin zerikusia duten moduluak eman edo emango dituzten 8 irakasle beharko dira, gutxienez. Ikastetxe bakar batean ez bada kopuru hori lortzen, ikastetxeen arteko jarduerak aurkeztu beharko dira. Salbuespen gisa, prestakuntza-ekintzak hautatu ahal izango dira, zerikusia duten irakasleen kopurua aurrekoa baino txikiagoa bada ere, ebaluazio-batzordeak ongi baderitzo ebazpen-proposamena egiterakoan, hedapen txikiko arlo edo zikloak izateagatik (lurralde historiko bakoitzean bakarrik ikastetxe batean emandako heziketa zikloak), ikastetxeen arteko jarduera egitearen ezintasunean oinarrituta.

3. artikulua.– 1 –Deialdi honen xede diren prestakuntza-jarduerak irakasleek dituzten interes eta beharren ondorio izango dira, hala irakasle guztiek dituztenak, nola ikastetxe bateko irakasle-talde batek lana garatzeko eta irakaskuntza-jarduera hobetzeko dituenak. Proiektuak irakasleek berek zehaztuko dituzte eta euren ikastetxeko organo egokiek onartuko dituzte.

2.– Hainbat prestakuntza-jarduera sartu daitezke eskarian. Ikastetxeko gehienez zortzi jarduera onartuko dira. Ikastetxe arteko prestakuntza jarduerak kopuru honetatik kanpo geratzen dira.

3.– Heziketa ziklo berrien ezarpenarekin erlazionatuta dauden prestakuntza jarduerek edota ikastetxe artekoek lehentasuna izango dute.

4.– Jarduera bakoitzak gutxienez 10 ordu izango ditu, eta gehienez 35 ordu.

5.– Urte bat baino gehiagorako jarduerak urteroko deialdi bakoitzean aurkeztu beharko dira, eta mailak –gehienez hiru– jarriz izendatu ahalko dira, hainbat ikasturtetan.

6.– Prestakuntza-jardueretan bi talde izanez gero, prestakuntza-jarduera birritan zenbatuko da.

7.– Ikastetxeen arteko prestakuntza-jarduerak ez dira zenbatuko proiektuan parte hartzen duten ikastetxeen prestakuntza-jardueren gehienezko kopuruaren barruan.

8.– Honako jarduera hauek baztertuko dira:

a) 10 ordu baino gutxiago edo 35 ordu baino gehiago dituzten jarduerak.

b) Hezkuntza Unibertsitate eta Ikasketa Sailaren beste deialdi berezi batzuetan xedatu denaren antzeko helburua duten prestakuntza-jarduerak.

c) Deialdiaren aurreko bi ikasturteetan, ikastetxe berak izenburu edota eduki berdinarekin aurkeztutako jarduerak eta diru-laguntza jaso dutenak.

4. artikulua.– Jarduerak 2012-2013 ikasturterako hautatuko dira eta, onartu ostean, ikastetxeak ikasturte horretarako duen Prestakuntza Plana osatuko dute, eta Ikastetxearen Urteko Planean (2012-13ko) sartu beharko dira.

5. artikulua.– 1.– Zuzendaritza-taldeak gertatu behar ditu prestakuntza-jarduerak. Horretarako, oinarritzat hartuko ditu jardueretan zerikusia duten irakasleek emandako datuak, edo irakasle horien batzorde delegatu batek emandakoak, eta/edo zuzendaritza-taldearen beraren ekimenez prestatuko ditu.

2.– Jarduera horiek prestatzean kontuan izango da eskatzen diren diru-laguntzak honako hauen ondoriozko gastuak ordaintzeko izan beharko direla: prestakuntza-elkarte edo adituen kontratazioa, prestakuntza-jardueretarako materialak erostea –inbertsiotzat jo daitekeen guztia alde batera utziz–, langileen joan-etorriak eta beste batzuk (matrikulak, prestakuntza-adituen egonaldiak...).

6. artikulua.– Prestakuntza-jarduerak gauzatzerakoan, ondokoa hartu beharko da aintzat:

a) Irakasle-taldeen prestakuntza-jarduerak, ikastetxean bertan egiteko direnak, badira, horien emaitzak idatziz jasoko dira dagokion saioko aktan. Akta horren eranskin gisa, jarduerara joan direnen sinaduren kontrolerako orria ere pasatu beharko da, eta azken memoriarekin batera bidaliko da.

b) Jardueraren batek aurrez ikusten badu irakasleak ikastetxean ez egotea, astebetez edo denbora luzeagoz, eskaeran sartuko da.

II. KAPITULUA
ESKABIDEAK ETA AURKEZTEKO EPEA

7. artikulua.– Legezko ordezkariak izango du espedientea hasteko ardura. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

– Titularra pertsona juridikoa bada, diru-laguntza hau eskatzeko, eskatzaileak ahalorde askietsia edukitzen duela egiaztatu beharko du.

– Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariari zuzendutako eskabidea, ikastetxeko zuzendariak edo legezko ordezkariak izenpetuta eta zigilatuta, I. eranskineko eredua jarraituz.

– 2012-2013 ikasturtean egingo diren prestakuntza-jardueren deskribapena; oinarrizko argibideak jarriko dira bakarrik, jarraibideetan azalduta dagoen moduan, II. eranskineko eredua jarraituz.

– Prestakuntza-jardueren laburpen-fitxa, III. eranskineko eredua jarraituz.

– Klaustroaren akta; idatziz jasoko da prestakuntza-jarduerak ezagutzen dituela, eta, halaber, jarduera horiek ikastetxearen barne-antolakuntzan izan dezaketen ondorioak onartzen dituela, IV. eranskineko eredua jarraituz.

– Legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena (V. eranskineko eredua jarraituz).

– Itunpeko ikastetxe pribatuek zerga-betebeharrak betetzearen eta Gizarte-Segurantzan egunean egotearen ziurtagiriak aurkeztuko dituzte, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 1991ko urriaren 7ko Aginduan (urriaren 15eko EHAA) ezarrita dagoen legez.

8. artikulua.– 1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

2.– Agiri originalak eta kopia bat, edo originalak eta datu horiexek Sailak emandako informatika-aplikazioan aurkeztu beharko dira Hezkuntza Saileko Lurralde ordezkaritzetan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuan aurreikusitako bulegoetan.

3.– Eskabidea guztiz beteta bidaltzen ez bada, edota horrekin batera aurreko atalean aipatutako agiriak aurkezten ez badira, eskatzaileari eskatu egingo zaio 10 eguneko epean okerra konpondu edo beharrezko agiriak aurkez ditzan. Hori egin ezean, bere eskabidea bazter utziko dela jakinaraziko zaio eta Administrazioak eskabide horri buruzko berariazko ebazpena eman eta jakinarazi beharko du, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71.1 eta 42.1 artikuluetan aurreikusitakoari jarraiki.

9. artikulua.– Agindu honetan arautzen diren laguntzen kudeaketa-organoa, ren Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza izango da.

III. KAPITULUA
HAUTAKETA ETA EBAZTEKO PROZEDURA

10. artikulua.– 1.– Deialdi honetako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren egingo da prestakuntza-jardueren hautaketa, eta horretarako, baloratu egingo dira, VI. eranskinean adierazten den balorazio teknikorako baremoaren arabera.

2.– Puntuaziorik onena lortu duten jarduerei emango zaizkie diru-laguntzak , deialdi honen xedeetara zuzendutako kredituak edo gaurkotutako aurrekontuetatik sortutakoak agortu arte indarrean dauden legeen arabera.

3.– Prestakuntza-jarduerak baloratu ondoren, VI. eranskinaren arabera lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran ordenatuko dira.

Jarduerei emandako puntuazioetan berdinketarik gertatuz gero, lehentasuna emango da, euskaraz gauzatuko direnei. Bigarrenik, ikastetxe arteko jarduerei ikastetxe berekoen aldean. Hirugarrenik, berdinketa hizkuntza berean egingo diren jardueren artean gertatzen bada edo ikastetxeen arteko edo ikastetxe modalitatean, orduko eta parte-hartzaile bakoitzeko kostu txikiena duenari emango zaio lehentasuna.

Ondoko prestakuntza-jarduerak kenduko dira:

a) Baremoaren arabera, gaztelaniaz gauzatuko diren jardueretarako 5 puntu baino gutxiago eta euskaraz gauzatuko direnetarako 6 puntu baino gutxiago ateratzen dutenak.

b) Puntuaziorik txikiena duten jarduerak, guztizko konputuak 3.2 eta 14 artikuluetan ezarritako mugak gainditzea ekartzen dutenak.

11. artikulua.– 1.– Jardueren kalitatea eta bideragarritasuna balioztatzea batzorde batek egingo du, hurrengo kideak izango dituena:

– Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaria, batzordeburu izango dena, edo bera ordezkatuz Etengabeko Ikaskuntzako zuzendaritzako teknikari bat.

– Lurralde Ordezkaritza bakoitzeko teknikari bat, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak izendatutakoa.

– Lanbide Heziketako ikuskatzaile koordinatzaileak izendatutako ikuskatzailea.

– Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzako teknikari bat, idazkari-lanean jardungo dena. Batzorde horrek txostena emango du aurkeztutako jardueren bideragarritasunari buruz, eta jardueren kalitatea baloratuko du.

12. artikulua.– 1.– Batzordeak, proiektuen balorazioa egin ondoren, dagokion proposamena helaraziko dio Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeari, zeinak deialdia ebatziko baitu.

Hartutako ebazpena interesatuei jakinaraziko zaie Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, agindu honen 1.4 artikuluan prozedurarako gehienez ere jasotako epearen barruan.

2.– Administrazio bidea agortzen ez duen ebazpen horren aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote ikastetxe pribatu itunpekoek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

3.– Artikulu honetako 1. paragrafoan aipatutako epea igarota, deialdi honen ebazpena argitaratzen ez bada, interesatuek bere eskaria ezetsi dela jo ahal izango dute, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak zati batean aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan jasotako ondorioetarako.

IV. KAPITULUA
DIRU-LAGUNTZA EDO DOTAZIO EKONOMIKOA EMATEA ETA HAUTATUEN BETEBEHARRAK

13. artikulua.– Diru-laguntza hautatutako jardueren aurrekontuaren defizitaren % 100erainokoa izan ahalko da, betiere hurrengo artikuluan ezarritako gehieneko zenbatekoa kontuan izanik.

14. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa.

Aukeratzen diren ikastetxe-prestakuntza proiektuetarako jardueretarako diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 32.000 euro izango da Ikastetxe bakoitzeko.

15. artikulua.– Emandako diru-laguntzak ez dira bateragarriak izango xede bereko beste deialdietan lortutako beste batzuekin.

16. artikulua.– Diru-laguntzaren ordainketa epe bitan egingo da; lehenengoa, jaso beharreko diru guztiaren % 40 izango dena, 20 artikuluan aipatutako epea igarotakoan egingo da, uko egin ez bazaio; eta geratzen den zenbatekoaren bigarren ordainketa memoria aurkeztu eta ebaluatu ostean egingo da, agindu honen 18. artikuluan ezarritako epe-baldintzen arabera.

17. artikulua.– Diru-laguntza eman zaiela jakinarazten zaien ikastetxeek dagokien Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Lurralde Unitateari igorri beharko dizkiote onartutako prestakuntza-jarduera bakoitzean parte hartzeko aurreikusi dituzten irakasleen zerrenda eta behin betiko egutegia. Zerrenda horiek 2012ko urriaren 31 baino lehen bidali beharko dira.

18. artikulua.– 1.– Diru-laguntza eman zaien ikastetxeek memoria ekonomikoa aurkeztu beharko dute, ale bitan, onartu zaizkien jarduerei buruz. Dagokien Lanbide Heziketako Lurralde Unitatean aurkeztuko dute, 2013ko ekainaren 17a baino lehen, VII. eranskineko eskemari jarraituz.

2.– Memoriaren barruan sartuko dira ordainagirien eta fakturen jatorrizkoak, baita egindako gastuen beste edozein frogagiri ere, legez onartuta baldin badago, baldin eta emandako diru-laguntzari egotzi ahal bazaio.

19. artikulua.– Ebazpena aldatzea, berrikustea eta diru-laguntza itzultzea.

1.– Diru-laguntza emateko aintzat hartu diren baldintzen aldaketa orok, eta, hala badagokio, beste erakunde publiko edo pribatuek emandako laguntzarik, edota xede bereko beste edozein diru sarrera edo baliabiderik jasoz gero, ebazpena aldatzea eragin ahal izango du, betiere diru-laguntza horien onuradun izateko ezarri diren gutxieneko baldintzei eusten bazaie.

2.– Jasotako zenbatekoen itzulketa eta berandutza-interesen eskakizuna honako xedapenetan xedatutakoaren arabera zuzenduko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorraren printzipio antolatzaileei buruzko Legearen 53. artikuluan xedatutakoaren arabera (Testu Betegina azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Errege Dekretu bidez onartu zen) eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren II. tituluan xedatutakoaren arabera.

3.– Jasotako diru-laguntza gehi aplikatzekoak diren interesak itzuli beharko dira adierazitako araudian aintzat hartzen diren honako zirkunstantzia hauetakoren bat gertatzen denean, eta bereziki:

a) Jardueraren jarraipenetik eta ikastetxe onuradunak aurkeztutako memoria ekonomikotik eta azken txostenetik ondorioztatzea jarduerok ez dituztela proposaturiko helburuen gutxienekoak ere lortu.

b) Agindu honetan eta Agindua garatuko duten ebazpenetan xedatutakoa edozein modutan betetzen ez denean.

c) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura emandako diru-laguntzen onuradunei dagozkien eginbeharretakoren bat betetzen ez denean.

4.– Itzultzeko prozedura 698/1991 Dekretuan, abenduaren 17koan (1992ko otsailaren 17ko EHAA), araututakoa izango da.

20. artikulua.– Agindu honetan araututako diru-laguntzen onuradun diren itunpeko ikastetxe pribatuek ondoko betebeharrak edukiko dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, deialdiaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hamabost eguneko epean, erakunde onuradunek ez badiote espresuki eta idatziz uko egiten diru-laguntzari, onartu dutela ulertuko da.

b) Diru-laguntza zertarako eman den, xede zehatz horretarako erabiltzea.

c) Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak euren zereginak betez eskatzen duten informazioa ematea, deialdi honen kargura jasotako diru-laguntzak direla eta.

V. KAPITULUA
JARRAIPENA, EBALUAZIOA ETA ZIURTAGIRIAK

21. artikulua.– Diru-laguntza jaso duten ikastetxeek euren prestakuntza-jarduerak onartutako baldintzak betez gauzatuko dituztela bermatzeko, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak horien jarraipena egingo du, Hezkuntza Ikuskaritzaren bidez, eta planifikazio, aholkularitza– eta koordinazio-alderdietarako Prestakuntza-Proiektuen Lurralde bidez.

22. artikulua.– Ikastetxe onuradunek azken txosten bat egingo dute, emaitza eta garapen partzialei buruz, aurkeztu ondoren diru-laguntza eman zaien jarduerei aurreikusitako helburuetan oinarrituz. Aipatutako memoriak, bi aletan, dagokien Lanbide Heziketako Lurralde Unitateari igorriko zaizkio,18. artikuluan adierazitako memoria ekonomikoarekin batera eta epe berberetan.

23. artikulua.– Ikasturtea amaitzean, ikastetxeek bidalitako azken memorian oinarrituta edo beharrezkoa den beste edozein datu zein txostenetan oinarrituta, dagokien Lanbide Heziketako Lurralde Unitateak ondoko agiriak igorriko dizkio Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari:

– Ikastetxeen zerrenda; zerrenda horretan, onartutako jardueretan aurreikusitako helburuak zenbateraino bete diren zehaztuko da, eta gutxieneko helburuak lortu ez badira, aipatu egingo da espresuki.

– Prestakuntza-jarduera bakoitzean parte hartu dutenen zerrenda; bakoitzak sartutako ordu-kopuruak eta parte-hartze orduen ehunekoa zehaztuko dira (VIII. eranskina); halaber prestakuntza-proiektua nork koordinatu duen aipatuko da. Zerrenda horrek bat etorri beharko du, 17. artikuluan aipatu den behin betiko zerrendarekin.

24. artikulua.– Ikasturtean zehar, prestakuntza-jarduerak garatzean, gorabeherarik gertatuz gero diru-laguntza edo dotazio ekonomikoa jaso duten ikastetxeetan, eta gorabehera horiek aipatzeko modukoak badira, dagokien Ikuskaritzako Lurralde Burutzak egokitzat jotzen duen txostena igorriko dio Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari. Eta, horrenbestez, Zuzendaritza horrek hartu behar diren neurriak hartuko ditu Agindu hau behar bezala bete dadin.

25. artikulua.– 1.– Azken memoriaren eta Hezkuntza Ikuskaritzaren arabera aldeko balorazioa eman zaion prestakuntza-jarduera batean parte hartuz gero, irakasleek ziurtagiria jasoko dute, ofizioz, betiere 24. artikuluan aipatutako parte-hartzaileen zerrendan oinarrituta.

2.– Ziurtagiria jasotzeko, ezinbestekoa izango da %80tik gorako asistentzia izatea.

3.– Irakasle bati inola ere ez zaio deialdi honetako prestakuntza-jardueretan egindako prestakuntzagatik 105 ordutik gorako ziurtagiririk emango.

4.– Agindu honen VIII. eranskinean jasotako akta itxia izango da, eta ez da geroko aldaketarik onartuko, akats edo ahazteren bat ez bada, eta, betiere, dagokion agiri-justifikazioarekin.

5.– Gai atera duten parte-hartzaileei ziurtagiria emango zaie, hiru hilabeteko epean gehienez ere, azken memoria Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzan hartzen denetik aurrera.

6.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, bere 44.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, goian adierazitako epea igaro eta interesatuari bidali ez bazaio ziurtagiria egin delako jakinarazpena, ukatu egin dela ulertuko da. Interesatuek, gehienez ere, azken txostena aurkeztu eta sei hilabeteko epea izango dute errekurtsoa aurkezteko, ziurtagiririk eman ez zaielako. Epe hori igarota, ez da inongo ziurtagiririk emango, non eta aurkeztutako errekurtsoen ebazpen positiboa edo epai judiziala ematen ez den.

7.– Jarduerak gainditzeak berarekin ekarriko du k duen irakasleen berrikuntza– eta prestakuntza-jardueren datu-basean erregistratzea. Interesatuek datu-base hori kontsultatzea izango dute, indarreko legeriaren arabera, eta berrikuntza– eta prestakuntza-jardueren ziurtagiria eskatu ahal izango dute.

26. artikulua.– Datu pertsonalak.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin eta Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearekin bat etorriz, deialdi honen tramitazioan jasotako datu pertsonalak, parte-hartzaileek erabiltzea eta argitaratzea baimentzen dituztenak, Lanbide Heziketaren Irakasleen Prestakuntzaren datu pertsonalen fitxategian jasoko dira. Fitxategi honen helburua deialdi honetako diru-laguntzak eta deialdi honekin zer ikusia duten beste edozein prozedura edo espediente administratibo kudeatzea izango da, eta baita deialdi honetara aurkezten diren pertsonei deialdiaren garapenari buruz informatzea ere. Fitxategi honen arduraduna Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza da. Lege horretan adierazitako sarbide, zuzenketa, ezabatze eta aurkatze-eskubideak erabiltzeko Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzara jo beharko da, helbide honetara: Donostia kalea 1,01010 Vitoria-Gasteiz.

Halaber, deialdi honetan parte hartu duten pertsonek, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzari baimena ematen diote, beste erakunde publiko batzuetan, aurkeztutako dokumentuen benetakotasuna egiaztatzeko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honek aurreikusi ez duenari dagokionez, 30/1992 Legea hartuko da aintzat (azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua zati batean).

Bigarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabete biko epean. Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean, hilabete biko epean. Epe biok agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko dira.

Hirugarrena.– Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak beharrezkoak diren ebazpenak erabakitzeko eskumena izango du Agindu honek ezarritakoa behar bezala bete dadin.

Laugarrena.– Agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala