Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2012ko maiatzaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

DANOBAT RAILWAY SYSTEMS, S. COOP. Y DANO-RAIL, S. COOP.
2176

IRAGARKIA, Danobat Railway Systems, S. Coop. eta Dano-Rail, S. Coop. kooperatibek bat egin dutela argitara ematekoa.

Euskadiko Kooperatiben Legearen 79.6 artikuluan ezarritakoarekin bat, aditzera ematen da Danobat Railway Systems, S. Coop. eta Dano-Rail, S. Coop. kooperatibek bakoitzak bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuela 2012ko apirilaren 20an, non bi kooperatibak bat egiteko erabakiak hartu baitzituzten, Danobat Railway Systems, S. Coop. sozietateak Dano-Rail, S. Coop. xurgatuta. Bat egiteko balantzeak ere –2011ko abenduaren 31n itxi baitziren– onartu zituzten, eta, behar izan den kasuan, kooperatibetako kontuen kontu-hartzaileek egiaztatu dituzte eta bat egitearen proiektura egokitu dira. Proiektu hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2011ko abenduaren 15ean gordailutu da. Dano-Rail, S. Coop. likidaziorik gabe desegin da eta haren ondarea blokean transferitu da titulu unibertsalez Danobat Railway Systems, S. Coop. sozietatera.

Euskadiko Kooperatiben Legeko 80. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, kooperatiba horietatik banatzeko eskubidea izango dute zatiketaren aurka bozkatu duten kooperatiba bietako kideek, edo batzar orokorretara joan ez, baina desadostasuna adierazten dutenek, administratzaileei idazki bat bidaliz, berrogei eguneko epean, bat egiteko erabakiaren azken iragarkitik aurrera.

Bat egitean parte hartzen duten kooperatibetako hartzekodunek zatiketaren aurka egiteko eskubidea dute. Zatiketaren azken iragarkiaren datatik hilabeteko epea izango dute horretarako, Euskadiko Kooperatiben Legearen 81. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Bergara, 2012ko apirilaren 23a.

Danobat Railway Systems, S. Coop. kooperatibako Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

R. Idigoras Alberdi.

Dano-Rail, S. Coop. kooperatibako Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

A. López Usoz.


Azterketa dokumentala