Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2012ko maiatzaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SOCIEDAD PARA LA TRANSFORMACIÓN COMPETITIVA-ERALDAKETA LEHIAKORRERAKO SOZIETATEA, S.A.
2175

IRAGARKIA, Compite laguntza-programa aldatzeari buruzkoa.

Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea SA sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2012ko martxoaren 29an egindako bileran, «Compite» Programaren araudiaren 5. artikulua «Erakunde onuradunak» aldatzea erabaki zuen.

Erabakitako aldaketak egin ostean, honela geldituko da idatzita 5. artikulua:

5. artikulua.– Erakunde onuradunak.

A) Enpresaren eremua.

Honako hauek izan ahalko dira programa honetako laguntzen onuradun: ETEak, bitarteko eragileak eta enpresa bultzatzaileak.

Erakunde onuradunek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

a) ETEek, banako proiektuetarako, gutxienez, 10 langile izango dituzte plantillan; tamaina berekoak edo handiagoak diren beste ETE batzuekin egingo dituzten lankidetza-proiektuetarako, berriz, 5 langile izango dituzte. Bitarteko eragileek eta enpresa bultzatzaileek laguntza-eskabide hauek bakarrik aurkez ditzakete: gutxienez bi ETErekin egingo dituzten lankidetza-proiektuei dagozkienak, baldin eta ETE horiek, gutxienez, 5 langile badituzte enpresako.

b) Honako jarduera hauetako bat izatea: industria, erauzketa eta/edo eraldaketa, ekoizpena, produktu-prozesuari lotutako zerbitzuak (logistika), aurrekoekin lotura dutenak eta informazio- eta komunikazio-gizartearen eta handizkako merkataritzaren arloekin lotutakoak.

c) Euskal Autonomia Erkidegoan jarduera ekonomikorako zentro bat edukitzea.

B) Sektore, enpresa edo lurralde mailako eragileak.

Programa honetako laguntzen onuradun honako hauek izango dira: eskualde– edo herri-garapeneko agentziak, Kluster Nagusiak eta Aurrekluster Sektorialak, eta Compite Merkataritza Eragileak.

C) Bi onuradunek bete beharrekoak:

a) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotea, bai eta SPRI Taldearekiko eta Eusko Jaurlaritzarekiko betebehar oro beteta edukitzea ere.

b) Honako egoeraren batean ez egotea.

Lehenengoa.– Diru-laguntza publikoak lortzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoarekin kontratuak egiteko debekua edo gaitasungabetzea izatea.

Bigarrena.– Laguntzak berreskuratzeko agindu baten menpe egotea, baldin eta Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta merkatu bateratuarekin bateraezina dela.

Hirugarrena.– 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50. artikuluko eta 13/2003 Legearen 13. artikuluko kasuetan egotearen ondorioz, onuradun izatea ezinezkoa suertatzea.

Laugarrena.– Krisi-egoeran dagoen enpresa izatea, salbu eta egoera hori 2008ko uztailaren 1az geroztik jazotako ekonomia- eta finantza-krisi globalaren ondoriozkoa bada.

Bosgarrena.– Lehia galarazi, mugatu eta faltsutu dezaketen praktikak.

Ezin dira onuradun izan honako hauek: Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileak –horretarako kreditazioa dutenak– eta Enpresa eta Berrikuntza Zentroak (EBZ).

Laguntza- eta- likidazio-eskabideak aurkezten diren unean bete egin beharko dira laguntzen onuradun izateko baldintzak.

Bilbao, 2012ko martxoaren 29a.

Zuzendari nagusia,

TOMÁS ORBEA CELAYA.


Azterketa dokumentala