95. zk., 2012ko maiatzaren 16a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 3 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
2172
IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, «Lanbideren Business Intelligence sistemaren mantentzea eta bilakaera» kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/A-13/2012).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Nagusiak, Jose Atxotegu kalea 1, 01009, Gasteiz.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.
c) Espediente-zenbakia: LAN/A-13/2012.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen denetik hasi eta 2013ko apirilaren 30era arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
– Formula bidez ebaluatu beharreko irizpideak: eskaintza ekonomikoa, 60 puntu. Orotara, 60 puntu.
– Balio-judizioen bidez ebaluatzeko beste irizpide batzuk: gaur egungo egoeraren ulertze-maila eta zerbitzuaren helburuak: 10 puntu; lan-plana, egitura, edukiak eta zerbitzuaren estrategia: 10 puntu; egindako eskarien estaltze-maila: 5 puntu; antolakuntza-egitura: 5 puntu; eta ikuspegi metodologikoa: 10 puntu. Guztira: 40 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko garbia: ehun eta laurogeita bederatzi mila euro (189.000) + hogeita hamalau mila eta hogei euro (34.020), BEZarenak. Guztira: berrehun eta hogeita hiru mila eta berrehun euro (223.200), BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.
b) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 - 2. solairua.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Telefonoa: 945 18 14 03.
e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.net.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko maiatzaren 31.
7.– Kontratistaren berariazko eskakizunak.
- Sailkapena: bai.
Taldea: V, Azpitaldea: 2. kategoria: D.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: pleguetan zehaztuta daude.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko maiatzaren 31, 10:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan zehazten den edukia dutela.
c) Aurkezteko lekua:
1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 - 2. solairua.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik atzeratzen ez bada).
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zentralak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Badaia aretoa).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2012ko ekainaren 7a.
5) Ordua: 10:00ak.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zentralak.
2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Badaia Sala).
3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.
4) Eguna: 2012ko ekainaren 15a.
5) Ordua: 10:00ak.
10.– Bestelako argibideak: pleguetan zehaztuta daude.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren Internet-helbidea, deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web-orrialdea: www.lanbide.net.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 30a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JAVIER RAMOS SALAZAR.