Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2012ko maiatzaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2169

EDIKTUA, 1451/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 1451/10 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Banco Santander, S.A.

Alderdi demandatua: Miguel Rodríguez Bruña, S.L. eta Miguel Rodríguez Bruña.

Judizio horretan alderdi demandatuari –a Miguel Rodríguez Bruña, S.L. eta Miguel Rodriguez Bruña– zedula bat entregatzea erabaki da. Zedulak honela dio:

6/12 EPAIA

Epailea: Covadonga González Rodríguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita hirua.

Alderdi demandatzailea: Banco Santander, S.A.

Abokatua: Juan Jose Iturrate Andechaga.

Prokuradorea: Rafael Eguidazu Buerba.

Alderdi demandatua: Miguel Rodríguez Bruña, S.L. eta Miguel Rodríguez Bruña.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioaren gaia: judizio arrunta.

EPAITZA

Auzi-ihesean diren Miguel Rodríguez Bruña, S.L.ren eta Miguel Rodríguez Bruña-ren aurka, Banco Santander, S.A.ren izenean eta ordez Rafael Eguidazu Buerba prokuradoreak aurkeztutako demanda baiesten dudanez gero; 2007ko urtarrilaren 15ean, Auki-jartzaileak eta demandatuek, 696510 zenbakiarekin, sinatutako errentamendu-kontratua suntsitua dela deklaratzen dut, eta auzi-jartzaileari solidarioki honako hauek pagatzera kondenatzen ditut demandatuak:

– 6.655,01 euro.

– Judizioaren kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 4.708. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko otsailaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala