Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2012ko maiatzaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
2162

AGINDUA, 2012ko martxoaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zuiako (Araba) IES «Murguía» BHI ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Zuiako (Araba) «Murguía» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzeko aurkeztu den proposamena aztertu da.

Horren espedienteari Hezkuntzako Arabako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak eta indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio.

Gai horretan aplikatu beharreko legeria ikusi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Zuiako (Araba) Domingo Sautu 65ean dagoen IES «Murguía» BHIren izen espezifikoa aldatzea onartzen da (ikastetxearen kode-zenbakia: 01001796); hemendik aurrera, IES «Murgia» BHI izango du izena.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala