Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2012ko maiatzaren 16a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
2160

EBAZPENA, 2012ko maiatzaren 10ekoa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduan deitutako hautaketa-prozesuan kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartzen duena programazio didaktikoa ez aurkezteagatik. Agindua Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoan sartzeko zen.

Lehenengoa.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren, 2012ko otsailaren 15ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutakoaren bidez, dei egin zen Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko hautaketa-prozedurarako.

Bigarrena.– Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2012ko apirilaren 20ko Ebazpenaren bitartez (EHAA, 2012ko apirilaren 23koa) onartu zen 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduratik kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda programazio didaktikoa epean ez aurkezteagatik, edota ezarritako Interneteko helbidean eta formatu elektronikoetan (Agindua Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko zen).

Hirugarrena.– Behin-behineko Ebazpenaren aurka erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin aztertuak,

EBAZTEN DUT

1. artikulua.– 2012ko otsailaren 10eko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduratik kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartzea programazio didaktikoa epean ez aurkezteagatik, edota ezarritako Interneteko helbidean eta formatu elektronikoetan (Agindua Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Hizkuntza Eskola Ofizialeko irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetan sartzeko zen).

2. artikulua.– Zerrenda hori argitaratu egingo da Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Interneten dituen helbideetan: http://www.irakasle.net eta http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.

3. artikulua.– Hautaketa-prozesutik baztertutako izangaien behin betiko zerrendaren kontra, izangaiek Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote hilabeteko epean, ebazpen hau argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko maiatzaren 10a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

JUAN MANUEL ARAMENDI ARTEAGA.


Azterketa dokumentala