Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2012ko apirilaren 30a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
1948

IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarena, «Lanbideren ekoizpen ingurunerako euskarri funtzionala» kontratatzeko dena (Espedientea: LAN/A-12/2012).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari atxikitako erakunde autonomoa. Zerbitzu Zentralak, Jose Atxotegi, 1; 01009 Vitoria-Gasteiz.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.

c) Espedientearen zenbakia: LAN/A-12/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen denetik hasi eta 2013ko otsailaren 28ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak:

Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu.
Guztira: 60 puntu.

– Ebaluatzekoak diren bestelako irizpideak edo balio judizioak:

Gaur egungo egoera eta zerbitzuaren helburuak zer neurritaraino ulertzen diren: 10 puntu.
Proposatutako antolamendu-egitura: 10 puntu.
Plangintza, egitura, edukia eta zerbitzuaren estrategia: 10 puntu.
Ikuspegi metodologikoa noraino egokitzen den kalitate-araudietara: 5 puntu.
Zerbitzua emateko ikuspegi metodologikoa: 5 puntu.
Guztira: 40 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: laurogeita hemezortzi mila eta bostehun (98.500) euro + ehun eta hamazazpi mila zazpiehun eta hogeita hamar (117.730) euro, BEZari dagozkionak. Guztira: ehun eta hamasei mila berrehun eta hogeita hamar (116.230) euro, BEZa barne.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.

b) Helbidea: Jose Atxotegi, 1-2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.

d) Telefonoa: 945 18 14 03.

e) Helbide elektronikoa: administra.licitaciones@lanbide.net.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko maiatzaren 16a.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi pleguak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko maiatzaren 16a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu zentralak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi, 1-2. solairua.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01009.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea (baldin eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 80.4 artikuluan xedatutakoa aplikatzeagatik atzeratzen ez bada).

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zentralak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Badaia aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Eguna: 2012ko maiatzaren 23a.

5) Ordua: 15:30ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Kontratazio Mahaia. Zerbitzu Zentralak.

2) Helbidea: Jose Atxotegi kalea 1 (Badaia aretoa).

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01009.

4) Eguna: 2012ko maiatzaren 30a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren internet-helbidea, deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web-orria: www.lanbide.net.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko apirilaren 11.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JAVIER RAMOS SALAZAR.


Azterketa dokumentala