Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2012ko apirilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRIZAINGO SAILA
1716

IRAGARKIA, Herrizaingo Saileko informatika-ekipoak mantentzeko lanen lizitazioari buruzkoa (Espedientea: E-014/2012).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

c) Agiriak eta argibideak:

1) Bulegoa: Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio, 48950.

4) Telefonoa: 94 607 80 00.

5) Telefaxa: 94 607 83 04.

6) Posta elektronikoa: contratacion@hsdi.ej-gv.es.

7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.ejgv.euskadi.net.

8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko maiatzaren 4ko 15:00ak.

d) Espedientearen zenbakia: E-014/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Herrizaingo Saileko informatika-ekipoak mantentzea.

c) Loterik dagoen eta zenbat lote/unitate dauden: ez.

d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

e) Gauzatzeko/entregatzeko epea: 2013ko abenduaren 31.

f) Luzapena onartzea: bai.

g) Esparru-akordio bat ezartzea (behar bada): ez.

h) Eskuratzeko sistema dinamikoa (behar bada): ez.

i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 50312000-5.

3.– Izapidetzea eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Enkante elektronikoa: ez da halakorik.

d) Esleipen-irizpideak, halakorik badago:

– Prezioa: 70 puntu.

– Zerbitzua eratzeko planteamendua eta proposamena. Lantaldearen osamodua eta antolamendu-eredua; taldeko kide bakoitzeko, honako datu hauek erantsi behar dira: profil teknikoa, esleitutako eginkizunak, eta egiteko bakoitzaren deskribapen laburra. Zerbitzua Antolatzeko eta Planifikatzeko Sistemaren Azalpena: 10 puntu.

– Eskainitako zerbitzuen ezaugarriak: 10 puntu.

– Metologia-plana: 5 puntu.

– Prebentzio eta konponketako mantentze-lanetarako plana: 5 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

a) Zenbateko garbia: 1.385.766,35 euro. BEZa: % 18. Zenbatekoa, guztira: 1.635.204,29 euro.

5.– Bermeak.

Behin betikoa: lizitazio-aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldea eta kategoria): V taldea, 3 azpitaldea eta d kategoria.

b) Ekonomia– eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala, behar izanez gero: ikus kontratuaren agiriak.

c) Bestelako betebehar bereziak: ikus kontratuaren agiriak.

d) Erreserbatutako kontratuak: ez.

7.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko maiatzaren 7ko 10:00ak.

b) Aurkezteko modalitatea: ikus lehiaketako agiriak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Bulegoa: Eusko Jaurlaritza – Herrizaingo Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Azpiegituren Zuzendaritza. Kontratazio Arloa.

2) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea 18.

3) Herria eta posta-kodea: Erandio, 48950.

4) Helbide elektronikoa: ez.

d) Zenbat enpresari egingo zaien eskaintzak aurkezteko deia (prozedura murriztua): ez da halakorik.

e) Aldaerak: ez.

f) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, gutun-azalak irekitzen direnetik.

8.– Eskaintzak irekitzea.

«B» gutun-azalak: eskaintza ekonomikoa eta automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz.

a) Helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea 18.

b) Herria eta posta-kodea: Erandio, 48950.

c) Eguna eta ordua: 2012ko maiatzaren 18a, 12:00ak.

9.– Publizitate-gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

10.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2012ko martxoaren 27a.

11.– Bestelako argibideak: «C» gutunazalak (aplikatzeko iritzia eman behar den irizpideak), lehenago aipatutako helbidean irekiko dira, jendaurrean, 2012ko maiatzaren 11n, 12:00etan.

Erandio, 2012ko martxoaren 28a.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

NÉLIDA SANTOS DÍAZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana