Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2012ko apirilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1714

EDIKTUA, 260/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 260/11 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Hormigones Ekarri, S.A.
Abokatua: Gonzalo Enrique Arrue Portu.
Prokuradorea: Oscar Mejías Abad.
Demandatua: Maite Lopez Ruiz.
Gaia: judizio arrunteko demanda.

Judizio horretan, 2011-12-14n, epaia eman zen, eta hau da epaitza:

Maite López Ruiz andrearen aurka, Hormigones Ekarri, S.A.ren izenean eta ordez Mejias Abad prokuradoreak aurkeztutako demanda, judizio arrunterakoa, baietsi egiten da funtsean; eta auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera kondenatzen da demandatua: de 45.074,70 euro; PZLko 576. artikuluan zehaztu legezko interesak, bi mila eta hamarreko uztailaren 21etik harakoak; 5.227,14 euroko zenbatekoa, eta zenbateko horren legezko interesak, demanda aurkeztu zenetik harakoak.

Eta prozedurako kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Maite Lopez Ruiz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 2196. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude, aipatutako xedapenean salbuetsi deklaratzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko otsailaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana