Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2012ko apirilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1713

EDIKTUA, 420/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza arloko 1 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia)
Judizioa: 420/11 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Frio Bilbao, S.A.
Abokatua: Gallo Sedano Fabiola.
Prokuradorea: Maria Alvarez de Amezaga.
Demandatua: Ihintza Basterrechea Urquiri eta Itobaro, S.L.
Gaia: arrunta; administrazio-erantzukizuna.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da 2011-12-16an, eta hona hemen epaitza:

EPAITZA

1.– Guztiz baiesten da Frío Bilbao, S.A. sozietateak, María Álvarez de Amezaga auzitegietako prokuradoreak ordezkatuta, aurkeztu duen demanda, auzi-ihesean diren Itobaro, S.L. eta Ihintza Basterrechea Urquiri andrearen aurka.

2.– Itobaro, S.L. sozietatea eta Ihintza Basterrechea Urquiri andrea kondenatzea, auzi-jartzaileari modu solidarioan zazpi mila, zortziehun eta hirurogeita hamabost euro eta berrogeita hamaika zentimo (7.875,51) ordaintzera.

3.– Itobaro, S.L. sozietatea eta Ihintza Basterrechea Urquiri andrea interpelazio judiziala egin zenetik aurrerako legezko interesak ordaintzera kondenatzea. Gainera, ebazpena irmo bilakatzen bada, zorrak –guztira zor denak bi puntutan gehituta– berandutze-interesak sortuko ditu, PZLaren 576. artikuluan araututako prozesu-interesak direla-eta.

4.– Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta adierazi epai horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela, 5 eguneko epearen barruan. Egin bedi horren lekukotza autoei gehitzeko eta gorde bedi jatorrizkoa dagokion epaien agiri-sortan.

Hala erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ihintza Basterrechea Urquiri eta Itobaro, S.L. demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko urtarrilaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana