Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2012ko apirilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1712

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 322/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 322/11 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Banco Santander.

Abokatua: Jose Manuel Cortes Tames.

Prokuradorea: Navajas.

Demandatua: Narcisa del Pilar Ruano Montenegro.

Gaia: hitzezko judizioko demanda.

Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Narcisa del Pilar Ruano Montenegro andrearen aurka, Banco Santander, S.A.ren ordezkariak aurkeztutako demanda baiestea, eta auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera kondenatzea demandatua: tronkoaren 3.353,90 euro; itundutako tasako interesak, 2010eko martxoaren 3tik ordainketa guztiz egin artekoak; eta prozedurako kostuak.

Narcisa del Pilar Ruano Montenegro demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2012ko otsailaren 24a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana