Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2012ko apirilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1710

EDIKTUA, 1465/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1465/11 hitzezko judizioa.
Alderdi demandatzailea: Repsol Comercial de Productos Petrolíferos, S.A.
Alderdi demandatua: AXA Seguros Generales, S.A. de Seguros y Reaseguros eta Djalo Braima.
Gaia: hitzezko judizioa.

Aipatutako judizioan ebazpena eman da, eta honako hau dio, hitzez hitz:

43/12 EPAIA
Epailea: Maria Cruz Aparicio Redondo.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamabiko otsailaren zazpia.
Alderdi demandatzailea: Repsol Comercial de Productos Petrolíferos SA
Abokatua: Julián del Castillo.
Prokuradorea: Rafael Eguidazu Buerba.
Alderdi demandatua: AXA Seguros Generales, S.A. de Seguros y Reaseguros eta Djalo Braima.
Abokatua: Cristina Pascual.
Prokuradorea: Gonzalo Arostegui.

Judizioaren gaia: kontratuz kanpoko errua.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Repsol Comercial de Productos Petrolíferos, S.A.ren ordezkaritzak Djalo Braimaren eta AXAren kontra aurkeztutako demanda. Hori dela eta, demandatuek modu solidarioan 813 euro ordaindu beharko dizkiote auzi-jartzaileari. Kopuru horrek epai honen bigarren oinarri juridikoan aipatutako interesak sorraraziko ditu, eta kostuak alderdi demandatuari berariaz ezarriko zaizkio.

Jakinaraz bekie ebazpen hau legeak agindu bezala alderdiei, beraren aurka errekurtsorik ezin daitekeela aurkeztu adieraziaz.

Eta nire epai honen bidez eman, agindu eta sinatzen dut. Epai honen testigantza egin beharko da autoei eransteko.

Djalo Braima demandatua non bizi den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluak betez, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko otsailaren 8a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala