Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

74. zk., 2012ko apirilaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
1703

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 23koa, Langileriaren Kudeaketako zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen da 2012-2013 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan eta urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra-zozketaren emaitza.

Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2004ko maiatzaren 26ko Ebazpenaren bitartez onartu ziren Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetan ordezkogaien zerrenda kudeatzeari buruzko jarraibideak. Jarraibide horien 3. artikuluaren 5 atalak ezartzen duenez, berdinketa kasuak konpontzeko azken irizpidea abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango da, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko da zein letratatik hasi.

Halaber, letra horrek zehaztu egingo du zein hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia, ikasturtean zehar deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutan.

Zozketa 2012ko martxoaren 23an egin zen, Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritza honen egoitzan. Horregatik guztiarengatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea «Ñ » letrak zehaztuko duela nork zein hurrenkera izango duen ordezkogaien zerrendan 2012-2013 ikasturtean. Letra hori erabiliko da berdinketa-kasuetan eta berdinketak desegiteko azken irizpidetzat. Era berean, letra horrek zehaztuko du zein hurrenkeratan parte hartuko duten izangaiek, ikasturtean egiten den beste edozein hautaketa-prozesutan. Horrela, bada, letrak zehaztuko du nor izango den lehenengoa, abizenen eta izenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 23a.

Eskuordetzaren bidez, Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria (2011-09-23ko Ebazpena)

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

ANA ISABEL CARO MUÑOZ.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana