Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
1391

EDIKTUA, 2012ko otsailaren 20koa, Laneko sailburuordearena, Inmobiliaria Adarra SA enpresari 06.0231.20.03.01.02 espedientearen gainean hartutako ebazpena jakinarazteko dena.

Sonia Pérez Ezquerrak, Laneko sailburuordea naizenez, honako hau

Jakinarazten dut: bukatu egin da 06.0231.20.03.01.02 errekurtsoa, 619/05 arau-hauste akta dela-eta Inmobiliaria Adarra SA (IFZ: A-20032454) eta Landu Promozioak SL (IFZ: B-20713392) irekitakoa, eta ondorioz, ebazpena eman dela, Felipe López Barrio jaunak Landu Promozioak SL enpresaren izenean eta Juan M.ª González Garmendia jaunak Inmobiliaria Adarra SAren izenean aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko dena. Beraz, berretsi egin behar da Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Saileko (gaur egungo Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko) Lan eta Gizarte Segurantzako zuzendariaren 2006ko apirilaren 25eko Ebazpena, 06.0019.20.01.01.02 zehapen-espedientearen gainean (26/619-05/06) emana. Ebazpen horren bidez, enpresa horiei hogeita hamar mila eta berrogeita hamar euro eta hirurogeita bat zentimoko (30.050,61) isuna ezartzen zaie, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginaren 12.24.b) artikuluan larritzat jotako falta bat egiteagatik.

Inmobiliaria Adarra SA enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Ternuako Arrantzaleen kalea, 4, behea, 20011 Donostia). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka egin dezakeela dagokion Lan Arloko Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpena aurkaratu ala ez, Inmobiliaria Adarra SA enpresak edo Landu Promozioak SL enpresak ordaindu beharko dute zehapena, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko honako helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago. Honako hauek dira ordainketa egiteko behar diren datuak:

Diru-bilketako prozeduraren kodea (CPR): 9050794.

Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

Erreferentzia: 2006002600112.

Identifikazioa: 190312.

Zenbatekoa 30.050,61 euro.

Betebehar hori konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Aipatu enpresak jakinarazpentzat har dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 20a.

Laneko sailburuordea,

SONIA PÉREZ EZQUERRA.


Azterketa dokumentala