Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
1390

EDIKTUA, 2012ko otsailaren 15ekoa, Laneko zuzendariarena, Transportes y Excavaciones Valmar SL enpresari 12.0003.48.02.01.02 espedientearen gainean emandako ebazpena jakinarazteko dena.

Nik, Katrin Begoña Iturrate Zamarripak, Laneko zuzendaria naizenak,

Jakinarazten dut ezen, Construcciones Adolfo Sobrino SA sozietateak aurkeztutako 12.0003.48.02.01.02 errekurtsoan ebazpena eman dela, zeinek ezetsi egiten baitu Jose Maria Garcia Perez jaunak –aipatutako enpresaren ordez eta izenean– aurkeztutako gorako errekurtsoa. Sendetsi egiten da, ondorioz, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzaren 2011ko azaroaren 24ko Ebazpena –SH-286/11 zehapen espedientean emandakoa–, zeinen bidez bi mila eta berrogeita sei (2.046) euroko zehapena ezartzen baitzaio Pronorcas SL, Construcciones Adolfo Sobrino SA eta Transportes y Excavaciones Valmar SL enpresei, Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuko 12.23.b) artikuluaren aurkako arau-hauste larria egin baitu.

Transportes y Excavaciones Valmar SL enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Gipuzkoa kalea 2, 1-D, Abanto Zierbena). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek administrazio bidea amaitzen duela, eta haren aurka egin dezakeela dagokion Lan Arloko Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zein ez, interesdun enpresek zehapena ordaindu beharko dute, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, ondoko interneteko helbidean: http://www.euskadi.net/mipago.

Betebehar hori konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Aipatutako enpresarentzat jakinarazpen-balioa izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutako moduan argitaratuko da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 15a.

Laneko zuzendaria,

KATRIN BEGOÑA ITURRATE ZAMARRIPA.


Azterketa dokumentala