Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
1388

IRAGARKIA, Pobreziari eta Gizarte-desberdintasunei buruzko 2012ko inkestaren landa-lana egitea kontratatzeko dena (Espedientea: A-005/DEAS2012)..

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila. Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: A-005/DEAS2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 2012ko abenduaren 31ra arte.

e) Luzapena onartzea: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak. Prezioa guztira: 52 puntu.

– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk. Lan-plana: 42 puntu. Proposamenaren balorazio orokorra: 6 puntu. Guztira: 48 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: ehun eta laurogeita zazpi mila eta berrogeita hamar (187.050) euro. Kopuru horri hogeita hamahiru mila seiehun eta hirurogeita bederatzi (33.669) euro erantsi behar zaizkio, BEZarenak. Guztira, berrehun eta hogei mila zazpiehun eta hemeretzi (220.719) euro dira.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia. Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina, 1. solairua; B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 94 51. Posta elektronikoa: j-etxazarra@ej-gv.es.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko apirilaren 12a.

7.– Kontratistaren berariazko betebeharrak.

a) Eskatzen den sailkapena: L taldea, 3 azpitaldea eta B kategoria.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi pleguak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko apirilaren 12a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzan dagoen Kontratazio Mahaia. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila.

2) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina, 1. solairua; B aldea.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina, 1. solairua; B aldea.

3) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Eguna: 2012ko apirilaren 23a.

5) Ordua: 10:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1. Lakua I eraikina, 1. solairua; B aldea.

3) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

4) Eguna: 2012ko apirilaren 30a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: klausula-agirietan nahiz baldintza teknikoen agirietan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Hala badagokio, kontratatzailearen profilaren Internet-helbidea, deialdiari buruzko argibideak edo pleguak lortzeko informatika-ataria edo web-orrialdea: www.euskadi.net/contratacion edo www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 2a.

Zerbitzuen eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

MARÍA VICTORIA PORTUGAL LLORENTE.


Azterketa dokumentala