Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
1387

IRAGARKIA, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren bidaiak antolatzeko zerbitzu-kontratuaren lizitaziorako (4A/12 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 4A/12.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren bidaiak antolatzea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Burutzeko lekua: egonaldiaren edo bidaiaren helmugako lekua.

d) Burutzeko epea: urtebete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: prezioa izango da esleipen-irizpen bakarra.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: hirurogeita zazpi mila zazpiehun eta laurogeita hamasei euro eta hirurogeita bat zentimo (67.796,61), gehi hamabi mila berrehun eta hiru euro eta hogeita hemeretzi zentimo (12.203,39) BEZarenak; beraz, guztira, laurogei mila (80.000) euro.

5.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.

6.– Agiriak eta argibideak lortzeko.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 97 54.

e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko apirilaren 10a.

f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratación.info edo www.euskadi.net/contratacion.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Sailkapena: bai.

Taldea: U. Azpitaldea: 4. Kategoria: A.

Sailkapen hori ez badute, Europar Batasuneko kide diren estatuetako enpresa ez espainiarrek ondoren zehaztuko den eran egiaztatu beharko dituzte ekonomia– eta finantza-kaudimena eta kaudimen teknikoa:

A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: erantzukizunpeko adierazpena, kontratuaren xede den jarduera-eremuko azken hiru urteetako negozioak guztira zenbatekoak izan diren jasoko duena. Urtean gutxienez 100.000 euroko negozioak egiaztatu beharko dira.

B) Kaudimen teknikoa: enpresak azken hiru urteotan egindako zerbitzu edo lan garrantzitsuenen zerrenda aurkeztu beharko du, haien zenbatekoa, datak eta hartzaileak (publikoak nahiz pribatuak) zein diren adierazita. Lan horien zenbatekoak, guztira, gutxienez kontratuarentzat aurreikusitako balioaren parekoa izan behar du. Zerbitzu horiek egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu behar dira, hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo, halakorik ezean, enpresaburuaren adierazpena.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2012ko apirilaren 11, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Eskabideak aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean (eta betiere eskaintzak aurkezteko muga-ordua baino lehen) kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintza bidali izanaren jakinarazpenak eskaintzak jasotzeko finkatutako epea amaitutakoan jasotzen badira, ez dira onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010 (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.

f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.

9.– Esleitzeko irizpideak: prezioa izango da eskaintzak baloratzeko irizpide bakarra. Balorazioa guztira: 100 puntu. Azpi-irizpideak:

a) Pertsona bakarrak erabiliko duen gela bikoitzaren eta gosariaren prezio ofizialaren gainean egindako deskontuaren portzentaia. Ponderazioa: 50 puntu. Formula: ikus karatularen 30.1 puntua.

b) Hegazkineko txartelak egin, bidali eta itzultzeagatiko prezioak. Ponderazioa: 45 puntu. Formula: ikus karatularen 30.1 puntua.

c) Ibilgailuak alokatzeko gestioen prezioak. Ponderazioa: 5 puntu. Formula: ikus karatularen 30.1 puntua.

10.– «B» gutunazala irekitzeko ekitaldi publikoa.

Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010 (Araba).

Data: 2012ko apirilaren 20a.

Ordua: 10:00.

Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

13.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zeneko eguna: ez dago horrelakorik.

14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

PALOMA USATORRE MINGO.


Azterketa dokumentala