Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Ekonomia eta Ogasun Saila
1386

IRAGARKIA, helikoptero bidez osasun-larrialdietan garraio-lanak egiteko eta laguntza emateko zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: C02/024/2011).

1.- Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Espedientearen zenbakia: C02/024/2011.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: helikoptero bidez osasun-larrialdietan garraio-lanak egiteko eta laguntza emateko zerbitzuak kontratatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: helikopteroaren eta beraren hornigaien operazio-kokalekua esleipendunak eskainiko du, baldin eta haren kokapenak bidea ematen badu larrialdi batean erantzuteko denborari dagokion gehienezko isokrona 25 minutukoa izan dadin, Euskal Autonomia Erkidego osorako.

Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzak eskaturik egingo dira garraio-lanak egiteko laguntza emateko zerbitzuak, behar den lekuan egin ere, egin beharreko lana kontuan harturik. Lanak oinarri teknikoen pleguaren 1.3 atalean aurreikusita daude.

d) Gauzatzeko epea: 2013ko abenduaren 31 arte, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait irizpide.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, edo, hala badagokio, gutxi gorabeherako gastuarena, bi milioi eta hirurogeita bat mila hirurogeita bederatzi euro eta hamabi zentimokoa da (2.061.069,12); BEZetik salbuetsitako jarduera da. Urtez urte honela banatzen da:

● 2012. urtea: 936.849,60 euro.

● 2013. urtea: 1.124.219,52 euro.

Hilabeteko oinarrizko aurrekontua laurogeita hamahiru mila seiehun eta laurogeita lau euro eta laurogeita hamasei zentimokoa da.

5.- Behin-behineko fidantza: ez.

6.- Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren Erregistroa).

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 95 72.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko maiatzaren 7a.

7.- Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza aurkezten duen lizitatzaileak, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginaren 151.2 artikuluan ezarritako epean, honako hauek egiaztatu beharko ditu:

1) Aireko Segurtasunaren Estatu Agentziaren osasun-zerbitzuak egiteko baimena, eskainitako helikopteroarentzat.

2) JAR-OPS 3 zuzentarauaren B azpiatala (1. gehigarritik JAR OPS 3.005 d-ra arte) betetzen duela dion justifikazioa, larrialdi medikoen zerbitzurako helikopteroei buruzkoa alegia.

3) Helikopteroko pilotuek Abiazioko Betebehar Bateratuetan (Joint Aviation Requeriments) ezarritako esperientzia eta entrenamendua bete beharko dute. Betebehar horiek merkataritza-garraioan ari diren helikoptero zibilen operazioei buruzkoak dira (JAR-OPS arauak). Hori justifikatzeko, enpresako operazioen zuzendariaren ziurtapena beharko da.

4) Mantenimenduko mekanikariek Aireko Segurtasunaren Estatu Agentziak emandako gaitasuna izan beharko dute.

7.1.- Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

Eskatutako sailkapena: R taldea, 2 azpitaldea eta D kategoria.

Ikusi berariazko klausula administratiboen pleguko karatulako 29. puntuan adierazitakoa.

8.- Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko maiatzaren 7a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako Erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea 1 (beheko solairua, Lakua II).3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboraz eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.- Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna eta ordua: «C» gutunazala irekitzeko jendaurreko ekitaldia: 2012ko maiatzaren 18a, 12:00ak. Eta «B» gutunazala irekitzeko jendaurreko ekitaldia: 2012ko ekainaren 1a, 12:00ak.

10.- Bestelako argibideak.

Hauek dira balorazio-irizpideak: ikusi berariazko klausula administratiboen pleguko karatulako 30. puntuan adierazitakoa.

11.- Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.

12.- Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2012ko martxoaren 6a.

13.- Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa lortzeko edo pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orria: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 6a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.


Azterketa dokumentala