Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1385

IRAGARKIA, «Bizkaian, Bermeo, Ondarroa eta Lekeitioko portuetako zaintza-zerbitzua» helburu duen zerbitzuen kontratua formalizatu dela argitara emateko dena (Espedientea: C02/013/2011).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia.

c) Espedientearen zenbakia: C02/013/2011.

d) Kontratugilearen profileko Interneteko helbidea: www.euskadi.net/contratacion.

2.– Kontratuaren helburua.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Bizkaian, Bermeo, Ondarroa eta Lekeitioko portuetako zaintza-eta segurtasun-zerbitzua, portu horietan segurtasuna bermatzeko ahalik eta eraginkortasun handiena lortzeko asmoz.

g) Lizitaziorako iragarkia non argitaratu den: Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria eta kontratatzailearen profila.

h) Lizitaziorako iragarkia noiz argitaratu den: 2011ko irailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 183. zenbakia, eta 2011ko azaroaren 4an kontratatzailearen profila.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 4.148.000 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 2.447.320 euro (BEZa barne).

6.– Kontratua formalizatzea.

a) Esleitzeko eguna: 2012ko urtarrilaren 9a.

b) Kontratua gauzatu den eguna: 2012ko otsailaren 8a.

c) Kontratista: GSI Profesionales de la Seguridad y Sistemas SA.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 2.166.834 euro (BEZa barne).

e) Eskaintza esleipendunaren abantailak: aipaturik daude, kontratatzailearen profilean argitaratutako esleipen-ebazpenean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 22a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

IGNACIO MARÍA ALDAY RUIZ.


Azterketa dokumentala