Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1384

EDIKTUA, 201/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 201/11 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.
Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.
Prokuradorea: Navajas.
Demandatua: Basile Tiudic eta Vasile Dzitac.
Gaia: judizio arrunteko demanda.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

Helena Antona Suenak, Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Epaitegiko eta bere barrutiko epaileak, ikusi ditu diru-zenbateko bat erreklamatzeko 201/11 judizio arrunteko autoak. Idazpuruan ageri diren alderdiek hartu dute parte. Eta honako epai hau eman du:

EPAITZA

Baietsi egiten dut auzitegietako Prokuradore Iñigo Navajas Saiz jaunak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, auzi-ihesean diren Vasile Tiudic-en eta Vasile Dzitac-en aurkakoa. Horrenbestez, Vasile Tiudic eta Vasile Dzitac kondenatzen ditut honako hauek ordaintzera batera eta era solidarioan: hogeita hamabost mila ehun eta laurogeita hamazortzi euro eta bost zentimo (35.198,05), tronkoarenak; % 17,25eko tasan itundutako interesak, kreditu-kontua itxi ondorengo egunetik –2009ko abenduaren 31tik– zorra guztiz ordaintzen den arte sortutakoak –kreditu-kontu horren zorpeko saldoa erreklamatzen baita–; eta gastuak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Vasile Dzitac demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua betez (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, Epaitegi honetako Bulego Judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2012ko urtarrilaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala