Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1383

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 95/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 95/11 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.
Abokatua: Iñigo Lareki Arcos.
Prokuradorea: Alcain.
Demandatua: Jose Daniel Diaz Palomino.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman zen 2012ko urtarrilaren 13an, eta honako hau da bere epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Margarita Alcain Goicoechea epaitegietako prokuradoreak Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez jarritako demanda, Jose Daniel Diaz Palominoren aurkakoa. Horrenbestez, hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: lau mila hirurehun eta hirurogeita hamabost euro eta berrogeita bederatzi zentimoko printzipala (4.375,49); zazpiehun eta hogeita sei euro eta berrogeita bederatzi zentimo (726,49), itundutako % 17,25eko interes-tasaren araberako interesei dagozkienak kreditu-kontuak itxi zirenetik, hau da, 2010eko apirilaren 13tik –kontu horien zorpeko zenbatekoak erreklamatzen baitira– demanda hau aurkeztu den egunera arte, hau da, 2011ko martxoaren 4ra arte sortutakoak; eta demanda hau aurkeztu den egunetik aurrerako interesak, itundutako % 17,25eko interes-tasaren arabera sortutakoak; eta prozedura honetan sortutako kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4231.0000.03.0095.11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Daniel Diaz Palomino demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2012ko otsailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala