Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 13 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1380

EDIKTUA, 250/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 13 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).
Judizioa: 250/10 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria SA.
Abokatua: Jose Maria Pey Illera.
Prokuradorea: Ortega.
Demandatua: Basilisa Lazcano Sanchez, Fernando Garcia Lazcano eta Isabel Cantero Roldan.
Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan 2011ko irailaren 19an epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

Guztiz baiesten dut Bilbao Vizcaya Argentaria Bankuak aurkeztutako demanda, Basilisa Lazcano Sanchez, Fernando Garcia Lazcano eta Isabel Cantero Roldanen jaraunspen jasogabearen aurkakoa. Hori dela eta, demandatuak auzi-jartzaileari honako hauek modu solidarioan ordaintzera kondenatzen ditut: 73.434, 49 euro, gehi kopuru horren urteko itundutako % 26ko berandutza-interesak, epaia betearazteko zehaztuko direnak, honako oinarri hauekin: 64.013,42 euroko kopuruak sortuko du 2006ko urriaren 21etik guztiz ordaindu arteko interesa; eta 9.421,07 euroko kopuruak, ordea, 2009ko maiatzaren 29tik guztiz ordaindu arteko interesa.

Demandatuari ezartzen zaizkio prozedura honen kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa Epaitegi honetan aurkeztutako idazkiaren bidez prestatuko da, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita. Apelatzen den ebazpena aipatuko da, errekurtsoa aurkezteko asmoa adierazi, eta zein erabaki inpugnatzen den aditzera emango da (4. artikulua, Basilisa Lazcano Sanchezen jaraunspen jasogabearen demandatua non bizi den ez dakigunez, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikulua betez).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Basilisa Lazcano Sanchezen jaraunspen jasogabearen kodemandatua non dagoen ez dakigunez, eta PZLb-ren 497.2 artikuluarekin bat etorriz, epaia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraztea erabaki da.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, Epaitegi honetako Bulego Judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2011ko irailaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala