Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 12 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1379

EDIKTUA, jaraunsleak deklaratzeari buruzko 1693/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Aipatu prozeduran ebazpena eman da, eta hau dio:

PROBIDENTZIA

Epaia ematen duen magistratua: Maria Teresa Peña Rodriguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita hirua.

Aipatutako lekualdaketari erantzuteko Fiskaltzaren aurreko txostena erants bekie dagokien autoei, eta eman bekio kopia autoetan pertsonatutako alderdiari.

Fiskaltzak adierazitakoarekin eta Prozedura Zibilaren Legearen 984. artikuluan xedatutakoarekin bat, Hortensia Garcia Garabito testamentua egin gabe hil dela iragar bedi ediktu bidez epaitegi honetan eta heriotza gertatu den herrian eta hildakoaren jatorrizko herrian, hau da, Galdakaon (Bizkaia) eta La Línea de la Concepciónen (Cádiz), hurrenez hurren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta estatu mailako zabalkundea duen egunkari batean. Manuel eta Josefa Valverde Garciak, hildakoaren ilobek, eskatu dute jaraunspena, eta beste senide batzuk ere egon litezkeenez (jaraunsleak), eskubide bera edo gehiago dutenei dei egitea erabaki da, epaitegi honetan erreklamatzera ager daitezen, hogeita hamar eguneko epean.

Erabakitakoa gauzatzeko, sar bitez ediktuak epaitegi honetan, Galdakaoko Bake Epaitegian, la Línea de la Concepcióneko Epaitegian (Cádiz), EHAAn eta estatu mailako zabalkundea duen egunkari batean –prozedurako alderdi eskatzaileak nahi duena–; bestalde, alderdi eskatzaileari ere emango zaizkio, eginbideak zain ditzan, epaitegi honetan eta EHAAn sartzen dena izan ezik, hori epaitegi honek egingo baitu zuzenean.

Aurkaratzeko modua: epaitegi honetan berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuta; nolanahi ere, bete egingo da erabakitakoa. Errekurtsoa idatziz egin beharko da, bost eguneko epean; bertan, errekurtsogilearen iritziz zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Baldintza horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 25 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Kontsignazio eta Gordailuen kontuan (4726-0000-00-1693-10) kontsignatu beharko da; kontsignazio hori errekurtsoa prestatzean egiaztatu beharko da (BJLOaren 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

(Ikus .PDF)

Hortensia Garcia Garabitoren balizko senideak (jaraunsleak) non diren ez dakigunez, hau ematen da dei-zedulatzat balio dezan, epaitegi honetan 30 eguneko epean agertzeko.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko urtarrilaren 25a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala