Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1378

EDIKTUA, 161/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia
Judizioa: 161/10 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Derioko Gaztelumendi 1eko, Bestorrene 1eko eta Mungialde 18 eta 20ko jabeen erkidegoa.
Abokatua: Jose Ignacio Folgueira Barja.
Prokuradorea: Lopez Abadia.
Demandatua: Pablo Estefania Angulo, Iñaki San Millan Diaz de Corcuera eta Moldis Echarro S.L.
Gaia: arrunta, Kode Zibileko 1591. artikulua.

Judizio horretan, epaia eman da 2011ko apirilaren 9an, eta argitze-autoak eman dira 2011ko maiatzaren 26an eta 2011ko ekainaren 14an; epai eta auto horien xedapen-zatia eta epaitza honako hauek dira:

EPAIA
Epailea: Ana Garcia Orruño andrea.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Data: bi mila eta hamaikako apirilaren 8a.
EPAITZA

Baietsi egiten dut, partez, Derioko Gaztelumendi kaleko 1 zenbakiko, Bestorrene kaleko 1 zenbabiko eta Mungialde etorbideko 18 eta 20 zenbakietako jabeen erkidegoen izenean eta ordez, Luis Pablo López-Abadia Rodrigo epaitegietako prokuradoreak aurkeztu duen demanda. Horrenbestez, Moldis Echarro S.L. ondokoak ordaintzera kondenatzen dut: 15.726,41 euro eta ediktu honen egunetik zorra erabat ordaindu arte sortutako legezko interesak, bi puntuz gehituta. Horretaz gain, honako hauek konpontzera kondenatzen dut: gas kutsatuak husteko sistema, igeltsuzko sabaiko arraildura, hustubide-sistemaren akatsak eta hezetasunak –Lariz eta Campillo perituen txostenak oinarri hartuta–, eta Chavarri Lecue jaunaren txostenean jasotako hustubide-sistema.

San Millán Diaz de Corcuera eta Pablo Estefanía Angulo jaunen aurkako demanda, berriz, ezetsi egiten da.

Ez dira kostuak ezartzen.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

AUTOA
Epailea: Ana Garcia Orruño andrea.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Data: bi mila eta hamaikako maiatzaren hogeita seia.
XEDAPENAK

Ez da osatu behar 2011ko apirilaren 8ko epaia.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsoa aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (BJLOko 267.7 art.).

AUTOA
Epailea: Ana Garcia Orruño andrea.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Data: bi mila eta hamaikako ekainaren hamalaua.
XEDAPENAK

2011ko maiatzaren 26an emandako autoa argitzea erabaki da, aurreko oinarrian zehazten den modura argitu ere.

Sar bedi ebazpen hau Epaien Liburuan, eta bidal bedi auto nagusien lekukotza.

Aurkaratzeko modua: auto honen aurka ez dago errekurtsoa aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (BJLOko 267.7 art.).

Aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko otsailaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala