Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1377

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 818/10 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Epaia eman da Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratutako 818/10 prozeduran (ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak). Irune Pangua Alvarezek eskatuta abiarazi da prozedura, Gaspar Alfonso N´dongo Riveroren aurka, neurri pertsonalak eta mantenu-neurriei buruz. Hauek dira idazpurua eta epaitza:

261 EPAIA
Epailea: Maria Jesus Gomez Soria.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Data: bi mila eta hamaikako apirilaren zazpia.
Alderdi demandatzailea: Irune Pangua Alvarez.
Abokatua: Jon Andoni Uria Garcia.
Prokuradorea: Marta Martinez Perez.

Alderdi demandatua: Gaspar Alfonso N`Dongo Rivero.

Judizioko gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak arautzea.

Nik, M.ª Jesús Gómez Soriak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko Magistratu-Epaile naizen aldetik (Familia), ikusi ditut guraso eta seme-alabentzako neurrietarako 818/10 autoak. Auto horiek, Martínez Prokuradoreak –Uria Letraduak lagundutako Irune Pangua Álvarezen izenean eta ordez– aurkeztutako demanda dela-eta bideratu dira, auzi-ihesean den Gaspar Alfonso N`dongo Riveroren aurka. Fiskaltzak ere hartu du parte.

EPAITZA

Partez baiesten dut Irune Pangua Álvarezen ordezkariak Gaspar Alfonso N`dongo Riveroren aurka aurkeztu duen demanda. Horregatik, bien alaba XXX XXXri dagokionez, neurri hauek hartzea erabaki dut:

– Alaba adingabearen zaintza eta jagoletza amari esleitzea. Guraso ahala, berriz, guraso biek izango dute.

– Alabaren alde, hileko 100 euroko mantenu-pentsioa ezartzen diot aitari. Pentsioa aurretiaz ordainduko du aitak, hil bakoitzaren lehenengo bost egunetan, amak hartarako izendatzen duen kontuan; zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera.

Ez da kosturik ezarri.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, eta aditzera eman ez dela irmoa eta apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan bost eguneko epean. Probintzia Auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua eratzeko, zenbateko hori, Epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen gordailuan eta zainpean jartzeko kontuan zainpean jarri beharko da. Errekurtsoa prestatzerakoan, dirua zainpean jarri dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Ebazpen honen ziurtagiria egin eta jarduketei erants bekie, eta sar bedi jatorrizkoa Epaien Liburuan.

Hala erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Gaspar Alfonso N`dongo Rivero demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamaikako apirilaren zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala