Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
1376

EDIKTUA, 1236/06 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa.

Hau jakinarazten da: Estatuko abokatuak –Estatuaren Administrazioaren ordezkaritza eginez– 1236/2006 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa sustatu zuen Eusko Jaurlaritzaren honako bi agindu hauen aurka: 1.– Agindua, 2006ko martxoaren 31koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuarena. Agindu honen bidez, laneko arriskuei aurrea hartzearen alorrean arau hauste oso larriengatik zehatu dituztenei herri-administrazioekin kontratuak egiteko debekua aitortu aurretik egin beharreko espedientea izapidetzeko jarraibideak ematen dira (2006ko ekainaren 7ko EHAA, 107. zk.). 2.– Agindua, 2006ko martxoaren 31koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuarena, laneko arriskuei aurrea hartzearen alorrean ezartzen diren zehapen larri eta oso larriei publizitatea ematea zehazten duena (2006ko ekainaren 7ko EHAA, 107. zk.). Bada, Auzitegi Gorenak errekurtso horren gaineko epaia eman zuen 2011-12-9an, zeinak berretsi egiten baitzuen sala honetan 2008-09-16an emandakoa. Epai hori irmo bihurtu da, eta honako hau erabaki da bertan:

A) Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2006ko martxoaren 31ko Agindua, laneko arriskuei aurrea hartzearen alorrean arau hauste oso larriengatik zehatu dituztenei herri-administrazioekin kontratuak egiteko debekua aitortu aurretik egin beharreko espedientea izapidetzeko jarraibideak ematen dituena (2006ko ekainaren 7ko EHAA, 107. zk.), zuzenbidearen araberakoa dela deklaratzea, eta beraren aurka jarritako errekurtsoa ezestea.

B) Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2006ko martxoaren 31ko Agindua, laneko arriskuei aurrea hartzearen alorrean ezartzen diren zehapen larri eta oso larriei publizitatea ematea zehazten duena (2006ko ekainaren 7ko EHAA, 107. zk.), zuzenbidearen araberakoa ez dela deklaratzea, eta ondorioz, baliogabetzea.

Eta denek jakin dezaten ematen da horren guztiaren berri, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 107. artikuluan xedatutakoa betez.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko otsailaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala