Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

Justizia eta Herri Administrazio Saila
1372

40/2012 DEKRETUA, martxoaren 20koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko dena (behin-behineko langileak).

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratudun langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 14. artikuluan ezartzen duenez, lanpostu-zerrendek aurrekontuetan diruz hornitutako lanpostu guztiak hartu beharko dituzte, funtzionarioentzat, lan-kontratuko langile finkoentzat eta behin-behineko langileentzat gordetakoak bereiziz. Xedapen hori betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzeari buruzko martxoaren 20ko 44/2007 Dekretua argitaratu zen. Dekretu horrek, hain zuzen ere, behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu zituen, eta apirilaren 19ko 92/2005 Dekretua ordezkatu zuen, azken hori, 2006ko urtarrilaren 12an Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak emandako epaiaren bitartez, deuseztatu baitzen. Geroztik, hainbat aldiz aldatu da dekretu hori, eta uztailaren 21eko 464/2009 Dekretuaren bidez gauzatutakoa izan zen garrantzitsuena.

Lanpostuen zerrendak Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna gisa sortzen dira; horregatik, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu diren eta aldeko ebazpena eman zaien aldaketak egin behar dira aldian-aldian, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikulua eta 2002ko uztailaren 30ean Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia betetze aldera. Aipatutako erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen araubide juridiko orokorra eta egiturazkoa ezartzeko proposamena onartu zen.

Behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak, funtsezko ezaugarriak, betetzeko eskatzen diren baldintzak eta lanpostuen ordainketa erregimenarekiko beharrezkoak diren zehaztasunak finkatzen ditu, guztiak ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako lanpostuen zerrenda arautzen duen apirilaren 12ko 78/2005 Dekretuaren 5.4 artikuluan ezarritakoaren arabera (urtarrilaren 16ko 6/2007 Dekretuaren araberako idazkera). Horrek, alde batetik, 2005eko azaroaren 18ko Epaiaren epaitzan ezarritakoari erantzuten dio, eta, bestetik, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 15. artikuluan eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakian jasotako xedapenak batzen ditu.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko martxoaren 20an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.- Behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek dekretu honen eranskinean agertzen dira eta martxoaren 20ko 44/2007 Dekretuaren eta haren ondorengo moldaketen bidez onartu ziren.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko martxoaren 20an.

Jarduneko Lehendakaria,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

MARTXOAREN 20KO 40/2012 DEKRETUAREN ERANSKINA

ERANSKINA / ANEXO

(Ikus .PDF)


Azterketa dokumentala