Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
1371

AGINDUA, 2012ko otsailaren 20koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Fundación Peñascal» fundazioaren Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularitatea aldatzeko baimena emateko dena.

Bilboko (Bizkaia) «Fundación Peñascal» fundazioa Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena eskatuz, ikastetxe horren erakunde titularraren legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– «Fundación Peñascal» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari izen espezifikoa aldatzeko baimena ematen zaio, ondoko kode zenbakiarekin: 48015839. Ikastetxearen horren helbidea hauxe da: Bilboko (Bizkaia) Belategi kaleko 1. zenbakia eta Bilbao-Galdakao 10. zenbakia; erakunde titularra «Peñascal, Sociedad Cooperativa» erakundea da, eta aurrerantzean izen hau izango du: «Peñascal» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 20a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala