Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

58. zk., 2012ko martxoaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HERRIZAINGO SAILA
1369

AGINDUA, 2012ko martxoaren 21ekoa, Herrizaingoko sailburuarena, Herrizaingoko sailburuaren 2011ko urriaren 26ko Agindua aldatzen duena. Horren bidez, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoak eskaintzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzen dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Tasei eta Prezio Publikoei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 11ko 1/2007 Legegintzako Dekretuaren 33.1.a) artikuluak ematen dizkidan ahalmenez baliatuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere Erakunde Autonomoen prezio publikoen bitartez ordain daitezkeen zerbitzuak eta jarduerak zehazten dituen irailaren 28ko 249/2010 Dekretuaren arabera, Ekonomia eta Ogasun Sailak espedientearen aldeko txostena emanda, eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren proposamenez,

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Herrizaingoko sailburuaren 2011ko urriaren 26ko Aginduaren 7. artikuluan d) eta e) paragrafo berriak gehitu dira (Agindu horrek Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Erakunde Autonomoak eskaintzen dituen jardueren prezio publikoak finkatzen baititu), hitzez hitz honela diotenak:

«7. artikulua.– Prezio publikoak ordaintzetik salbuestea.

d) Hautaketa– eta prestakuntza-zerbitzuak, a) eta b) puntuetan deskribatzen diren bezala, Udaltzaingoko kideentzat eta Euskal Autonomia Erkidegoko Toki eta Foru Administrazioko Larrialdi-zerbitzuentzat, baldin eta jarduera horiek erakunde horien arteko lankidetza-hitzarmenen esparruan sartzen badira eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Artekaritza Kontseiluak onartutako Urteko Jardueren Planaren barruan badaude.

e) Prestakuntza-jardueren matrikulak eta jantoki-, ostatu- eta mantenu-zerbitzuak; hain zuzen, Larrialdiei Aurre Egiteko Euskal Sistemari atxikita dauden Euskadiko Boluntario-erakundeentzat, baldin eta jarduera horiek Herrizaingo sailaren eta erakunde horien titularren arteko lankidetza-hitzarmenen esparruan sartzen badira eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Artekaritza Kontseiluak onartutako Urteko Jardueren Planaren barruan badaude».

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 21a.

Herrizaingoko sailburua,

RODOLFO ARES TABOADA.


Azterketa dokumentala