Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
1366

IRAGARKIA, 2012ko otsailaren 22koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde-ordezkariarena, honako instalazio elektriko hau jendaurrean jartzeko dena: Mondragón-Fagor Ederlan 30 kV-ko aireko linea elektrikoak (mota: zirkuitu bikoitza) ukituriko zuhaitz-zerrendaren zortasuna zabaltzea, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalerrietan.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako (2000-12-27ko BOE), eta testu horretako azken xedapenen arteko lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, aipatutako instalazioa jendaurrean jartzen da. Iberdrola Distribución Eléctrica SAU da eskatzailea, eta enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasunen edo eskubideen zerrenda zehatz eta bana-banakoa ere jendaurrean jartzen da.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica SAU (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1, 3, Miramongo Parke Teknologikoa, Donostia).

– Helburua: Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzea (2011-05-31ko EHAA); ebazpen horren bitartez, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dira.

– Erreferentzia: RI 24055/AT-H-2011-91.

– Zuhaitz-zerrendaren zabalkuntzaren ezaugarriak: aurkezturiko proiektuan bildurikoak. Proiektu hori industria-ingeniari Jorge Garrote Contreras jaunak sinatu zuen, eta 2011ko ekaineko data du.

– Linearen ibilbidea eta beraren deribazioak: Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako udalerriak.

– Proiektu honek eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasota daude.

– Aurrekontua: 11.685,40 euro.

Onura publikokoa dela aitortzeko eskatzen da, beraren zor-zerrendaren zabalkuntzaren ondorietarako.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Donostiako Easo kaleko 10ean dagoen lurralde-ordezkaritzan proiektua nornahik azter dezan, eta, bestetik, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik, erreklamazioak aurkez daitezen, bi aletan.

Donostia-San Sebastián, 2012ko otsailaren 22a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala