Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1365

JAKINARAZPENAK, premiamendu-probidentziei buruzkoak, egiteko daudenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoren arabera, eta Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 109. artikuluari eta hurrengoei dagokienez, eta birritan ahalegindu arren, ezinezkoa izan da interesdunari jakinarazpena egitea, administrazio honi egotz ezin zaizkion arrazoiengatik; hori dela eta, iragarki honen bidez agerian jartzen dira jakinarazi gabe dauden egintzak, eta interesdunak eta prozedura ere jarraian zehazten dira.

Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak– jakinarazpena jasotzeko ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak, eta hau izango da ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan 08:00etatik 15:00etara.

Epe hori amaituta aurkeztu ez badira, eranskineko zerrendan zehazten den balioari dagokion premiamendu-probidentziaren jakinarazpena lege-ondorio guztietarako egintzat joko da, agertzeko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Jakinarazi egiten da, halaber, ordezkaritza ematekotan, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoaren arabera eman beharko dela.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 29a.

Finantzetako zuzendaria,

MIGUEL BENGOECHEA ROMERO.


Azterketa dokumentala