Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
1364

JAKINARAZPENAK, betearazpen-prozeduraren arloan aurkeztutako errekurtsoak eta eskabideak ebazteko administrazio-egintzei buruzkoak, egiteko daudenak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Erregelamendua onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoren arabera, eta abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 112. artikuluari dagokionez, ondoren adierazten diren administrazio-egintzen jakinarazpenak egiteko ahaleginak egin dira, baina ezinezkoa izan da interesdunei jakinarazpen horiek egitea, administrazio honi egotzi ezin zaizkion arrazoiak tarteko.

Ondorioz, dei egiten zaie interesdunei (honi erantsitako zerrendan azaltzen direnei) edo horien legezko ordezkariei –behar bezala egiaztatuak direla– jakinarazpena jasotzera ager daitezen, Eusko Jaurlaritzako Nahitaezko Diru Bilketako bulegoetan, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Ondoren adierazten dira bulegoen helbideak; hau da ordutegia: astelehenetik ostegunera 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 08:00etatik 15:00etara.

Epe hori amaituta, agertu ezean, erantsitako zerrendan jaso espedienteari dagokion administrazio-egintzaren jakinarazpena egindakotzat joko da, legezko ondorio guztiekin, betiere agertzeko finkatu epea bukatu eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da ordezkaritza emanez gero, Zergei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Legearen 45. eta 46. artikuluetan xedatutakoren arabera egin beharko dela.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 29a.

Finantzetako zuzendaria,

MIGUEL BENGOECHEA ROMERO.


Azterketa dokumentala