Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRIZAINGO SAILA
1362

IRAGARKIA, Honen bidez, Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendariak –behean zehazten diren espedienteen instrukzio-egileak– emandako ebazpen-proposamenak jakinarazten dira, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan ezarritakoa hausteari dagozkionak.

Ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Interesdunak 15 egun baliodun izango ditu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik, organo instrukzio-egileari, hau da, Segurtasun Sailburuordetzako Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzari, alegazioak egiteko eta egoki iritzitako agiriak eta informazioa aurkezteko.

2.– Gainera, espedientea bera eta espedientean dauden dokumentu guztiak kontsultatu ahal izango ditu, espediente-zenbakia emanda.

Horretarako, helbide honetara jo behar du: Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritza (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia).

Erandio, 2012ko martxoaren 5a.

Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria,

JOSÉ LUIS BILBAO BILBAO.


Azterketa dokumentala