Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1354

EDIKTUA, 1008/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza arloko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).
Judizioa: 1008/10 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Ivan Morais Balart.
Abokatua: Koldo Menika Landabaso.
Prokuradorea: Jesus Gorrochategui Erauzkin.
Demandatua: Leire Bidaguren Pujana eta Maria Eugenia Bidaguren Pujana.
Gaia: administrazio-erantzukizuneko ord.

Judizio horretan, 2011ko irailaren 21ean, epaia eman zen, eta hau da epaitza:

1.– Guztiz baiesten dut Iván Morais Balart jaunak (prokuradorea: Jesús Gorrochategui Erauzquin; letratua: Koldo Menika Landabaso) aurkeztutako demanda, M.ª Eugenia Bidaguren Pujana eta Leire Bideguren Pujana andreen aurkakoa, biak ere auzi-iheslariak.

2.– M.ª Eugenia Bidaguren Pujana eta Leire Bideguren Pujana andreak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari modu solidarioan hogeita lau mila euro zazpiehun eta hirurogeita hamazortzi euro eta hogeita hamalau zentimo (24.778,34).

3.– M.ª Eugenia Bidaguren Pujana eta Leire Bideguren Pujana andreak kondenatzen ditut adierazitako zenbateko horren legezko interesak ordaintzera, 2010eko abenduaren 23tik gaur artekoak. Eta guztizko zenbateko horri legezko interesa ezarriko zaio, bi puntu gehituta, gaurtik auzi-jartzaileari guztia ordaintzen zaion arte.

4.– Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Leire Bidaguren Pujana eta Maria Eugenia Bidaguren Pujana demandatuak non bizi diren ez dakigunez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikulua betez (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2012ko urtarrilaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala