Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1350

EDIKTUA, 53/11 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mikel Beunza Urtasunek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko idazkariak,

Fede eta lekukotza ematen dut: 53/11 falta-judizioan, epaia eman da. Hauek dira haren idazpurua eta epaitza:

111/11 EPAIA

Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamaikako urriaren hogeita batean.

Nik, M.ª Aranzazu Aguinaga Mendizabalek, Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko epaileak, ikusi ditut lesio- eta irain-falta bat dela-eta bideratutako 53/11 falta-judizioaren autoak. Hona hemen alderdiak: Luis Macnery Blanco, salatzailea, judiziora bere izenean aurkeztu dena; Fernando Bermúdez Baile, salatua, azaldu ez dena, legezko eran zitazioa bidali zaion arren. Ministerio Fiskalak akusazio publiko moduan jardun du. Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz eta Erregearen izenean, honako epai hau ematen dut:

EPAITZA

Fernando Bermúdez Baile salatua kondenatzen dut, lesio-falta baten egile baita, berrogeita bost eguneko isun-zigorra betetzera, 6 euro eguneko, 270 euro guztira. Erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, egun bateko askatasuna kenduko zaio ordaindu gabe uzten dituen bi kuotarengatik, eta, prozesuaren kostuak ordaindu beharko ditu, halakorik badago.

Irain-falta batengatik izandako salaketatik absolbitu egiten dut salatua, kaltetuak, dagozkion zigor-egintzei eta egintza zibilei uko egin baitie.

Ez da bidezkoa jasandako lesioen ondoriozko erantzukizun zibilari dagokionez erabakirik hartzea, salatzaileak uko egin baitie dagozkion egintza zibil guztiei.

Jasota gera dadin, gaur egun helbide ezagunik ez duen Fernando Bermudez Baileri epaia jakinarazteko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ematen dut idazki hau, Irunen (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hamaikan.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala