Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1349

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 853/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 853/11 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Gipuzkoako eta Donostiako Aurrezki Kutxa.
Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.
Prokuradorea: Pagola.
Demandatua: Cesar Luis Lopez Sousa, Cesar Augusto De Oliveira Almeida, Marco Paulo Sousa Lopes eta Manuel Antonio De Sousa Lopes.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:

EPAITZA

Osorik baietsi dut Pagola prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren ordezkari gisa aurkeztutako demanda, Cesar Luis López Sousa, Marco Paulo Sousa Lopes, Manuel Antonio de Sousa Lopes eta Cesar Augusto Oliveira de Almeida jaunen aurkakoa. Beraz, demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari modu solidarioan honako hauek ordaintzera: 5.527,69 euro –tronkoarenak–, eta hitzartutako interesak (% 17,25), mailegu-kontua itxi eta hurrengo egunetik (kontu horien zorpeko saldoak erreklamatzen baitira) guztia ordaindu arte sortutakoak. Sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuz, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzendua (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030 1846 42 000 5001 274 0699 0000 00 0853 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Manuel Antonio de Sousa Lopes demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia-San Sebastián, 2012ko urtarrilaren 27a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala