Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1347

EDIKTUA, 1/12 prozeduraren ondoriozkoa. Adingabeko semearen zaintza eta jagoletzari eta mantenuari dagokienez, dibortzioko behin-behineko neurriei buruzkoa da prozedura hori.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 1/12, behin-behineko neurriak.
Demandatzailea: Maria Teresa Alonso Nuñez.
Abokatua: Begoña Lasagabaster.
Prokuradorea: Nerea Ariño.
Demandatua: Manuel Matilla Vicente.
Gaia: Adingabeko semearen mantenu eta zaintza eta jagoletzaren gaineko neurriak hartzeko demanda.

Aipatu judizioan, autoa emanda 2012ko otsailaren 21ean, zeinen xedapenezko zatia ondokoa baita:

XEDAPENAK

Dibortzioan aurreikusitako eta ebazpeneko zuzenbidezko bigarren oinarrian finkatutako behin-behineko neurriak hartzen dira.

Bigarrena.– PZLko 773. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, ezkontzaren deuseztasuna, banaketa edo dibortzioa eskatzen duenak demandan egoki deritzona eskatu dezake behin-behineko neurriei dagokienez, betiere neurriok lehenagotik hartuan ez badira. Bestalde, aipatu gaiei dagokienez, ezkontideek auzitegiaren onespena eska dezakete, egin duten akordioaren gainekoa. Erabaki hori ez da izango loteslea, ez parteek dituzten uziekiko, ez behin betiko neurrien arloan auzitegiak har dezakeen erabakiarekiko. Kasu honetan, agerraldian ikusi denez, aztertu egin beharko da ea bidezko den auzi-jartzaileak proposatutako neurriak hartzea.

Hortaz, ez da bidezkoa beherago zehaztutako behin-behineko neurriak hartzea; izan ere, gurasoen artean egun ez baita hartu-emanik:

1.– Adingabekoaren zaintza eta jagoletza esleitzeari dagokionez, adierazi behar da ezen egoki dela adingabekoaren zaintza eta jagoletza amari ematea, guraso-ahala guraso biena delarik.

Fili-ren aldeko izatearen printzipioak zuzentzen du zaintza eta jagoletza ematea; betiere, erregulazioak ahalik eta gehien errespetatuaz bai parteen borondate eta bai, ezkontza-banaketa erregulatzearren, parteok egin ditzaketen itunak ere.

Kasu honetan, adingabekoaren eta aitaren arteko erlazio falta dela-eta, eta hura zaintzen amak duen dedikazioa dela-eta, egoki da lehengo egoerari eustea; batez ere, zaintza eta jagoletza baliatzeari dagokionez, ez baita ikusi –prozesu honetan zehar– amaren ez-egokitasunerako kausarik.

2.– Zaintzarik ez duen gurasoaren bisita– eta komunikazio-erregimenari buruz, honako ohar hauek egin behar dira: bisiten helburua da konfiantza eta adiskidetasunean oinarritutako harremana sustatzea semearen eta zaintzarik ez duen aitaren artean. Aitaren eta amaren presentzia behar-beharrezkoa da haurraren hazkuntzan, bakoitza identifikatzeko euskarriak baitira. Horrela, bada, bisita-planak semearen eta zaintzarik ez duen aitaren eskubideak babestu behar ditu, eta bermatu behar du guraso bakoitzarekin daukaten harremana babestea. Arau orokor gisa, bisita-erregimen bat beharrezkotzat jotzen da, adinaren arabera aldaketa eta gorabeherak izango dituena (SAP León 2002-06-29).

Bisita-eskubideari ez zaio interpretazio murriztaile bat eman behar, bere oinarri filosofikoan oinarrituta. Guraso eta seme-alaben arteko harremanei berriro ekiteko balio duen eskubidea da, behin betiko hausturak edo gerora berreskuratzeko zailak diren harremanen haustura luzeak ekiditen dituena. Kode Zibilaren 106. artikulua aginduzko araua da, aitak eta amak, guraso-ahalik izan ez arren, euren seme-alabekin harremanetan egoteko duten eskubidea ezartzen baitu; eta bidezko arrazoirik egon gabe harreman pertsonalak galarazterik ez dela izango ezartzen du.

Kasuko zirkunstantziak kontuan izanik, eta kontuan izanik gorago ezarritakoa, bidezko da bisita-erregimen bat finkatzea (gauak igarotzea aparte dela):

Larunbat birik behin bisitatu ahal izango du aitak semea, 17:00etatik 19:30era, eta bisitok gainbegiraketa bat izango dute, Alondo andreak izendatutako heldu batek –presente dela– egindakoa.

Adingabekoa jaso eta entregatzea (gurasoen arteko beste akordiorik ez bada), amaren etxean egingo dira.

Zaintzarik ez duen gurasoaren eta adingabekoaren arteko komunikazioak normaltasunez egin beharko dira; eta aitak aukera izango du komunikazioak errazago eta sarriago izateko, betiere adingabekoaren deskantsu- eta eskola-orduak errespetatzen badira.

3.– Ezkontzako kargetarako ekarpenak egiteari dagokionez, mantenua ordaintzeko obligazioa duenaren baliabide ekonomikoetan oinarriturik egin beharko dira kalkuluak, beti ere kontuan izanik adingabekoaren premiak.

Ildo horretan, praktikatutako frogarekin bat etorriaz, eta halako sasoiko adingabekoei dagozkien mantenua, jantziak eta aisialdia kontuan izanik, eta, halaber, auzi-jartzailearen baliabide ekonomikoak, eta demandatuaren diru-bideak ezezagunak direla-eta, adingabekoaren mantenu-pentsioa hileko 200 eurotan kalkulatzen da; baina, horrek ez du galaraziko prozesu printzipalean akreditatutakoa.

Hileko lehen bost egunen barruan, amaren izeneko banku-kontu baten edo amak horretarako izendatu duen banku-kontuan sartu behar da zenbateko hori; beste edozein prozedura ere erabil daiteke, ordea, zenbateko hori ordaintzeko, betiere, ordainketa burutu dela egiaztatzen duten agirien bidez justifikatuta.

Obligazio hori bertan behera geratuko da, noiz eta XXX XXX XXX adinez nagusi izanik ekonomikoki burujabea denean, betiere ez bada KZko 150. eta 152. artikuluetan aurreikusitako obligazio-etete bat, mantenuari dagokionez.

Adingabekoaren aparteko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek. Aparteko gastua izango da egunerokotasunetik aldentzen den gastu oro; alegia, Gizarte Segurantzak ordaintzen ez dituen osasun-gastuak, eskolaz kanpoko ekintzak, testu-liburuak, uniformeak , etab, baita mantenua kalkulatzerakoan kontuan hartu ez den eta gerora gastu gisa sartu behar den eskolaz kanpoko eta DBH ondorengo hezkuntza ere: familia-etxebizitzatik kanpoko egonaldiak, lekualdatzeak eta beste gastu batzuk, kalkulatu gabeko ikasketak egiteko. Bi gurasoek elkarrekin adostu behar dute bidezkoa den ala ez, eta larrialdi kasuetan, aitak agiri bidez justifikatu beharko du bere jarduteko modua (SAP Gipuzkoa, 2008ko otsailaren 11koa).

Prozesuko kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Bidal bedi ebazpen honen lekukotza auto nagusietara.

Ebazpen hau irmoa da eta bere aurka ez dago errekurtsorik aurkezterik.

Marta Valle Pagola andreak, Bergarako eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile denak, halaxe erabaki, agindu eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Manuel Matilla Vicente demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen irmo horren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2012ko otsailaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala