Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1346

EDIKTUA, 243/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko ZLUP.
Judizioa: 243/11 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Frutas Soraya Martinez, S.L.
Abokatua: Maria Begoña Pelaez Movellan.
Prokuradorea: Llorente.
Demandatua: Pedro Angel Garoña Martinez de Ezquerecocha.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Josefina Llorente López epaitegietako prokuradoreak Frutas Soraya Martinez, S.L. sozietatearen izenean eta ordezkaritzan jarri duen demanda, Pedro Angel Garoña Martinez de Ezquerecocharen aurka. Horrenbestez, auzi-jartzaileari hona hau ordaintzera kondenatzen dut demandatua: hogeita zazpi mila, berrehun eta berrogeita zortzi euro eta hirurogeita hiru zentimo (27.248,63 euro) gehi ebazpen honetan zehaztutako berandutze-interesak. Prozedura honetan sortutako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Jakinaraz bekie ebazpena alderdiei, eta aditzera eman apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta hogei egun balioduneko epean. Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da kreditu-erakunde batean diru hori sartuta, epaitegi honek irekita duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan. Egiaztatu egin beharko da diru hori kontu horretan sartu izana.

Ebazpen honen ziurtagiria egin, dagozkion autoei eransteko. Jatorrizkoa epaitegi honetako epaien eta behin betiko autoen liburuan argitaratuko da.

Nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Pedro Angel Garoña Martinez de Ezquerecocha demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa interesdunaren eskura dago, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2012ko otsailaren 1a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala