Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
1345

EBAZPENA, 2012ko urtarrilaren 24koa, Gazteriako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2012. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda ezagutzera ematen duena.

Kultura sailburuaren 2011ko azaroaren 16ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2012. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deia egiten die Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoei eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei. Agindu hori 2011ko azaroaren 25ean eman zen argitara EHAAn.

Agindu horren eranskinaren 11.1 oinarrian xedaturikoa betez, Gazteria zuzendariak Ebazpena eman du 2012ko urtarrilaren 24an. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2012. urteko ediziorako proiektuak onartu ditu. Ebazpen horretan jaso da onartu ez diren proiektuen zerrenda ere.

Gazteriako zuzendariaren Ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, Aginduaren eranskinaren 11.2. oinarrian xedaturikoari jarraituz, onartu diren eta onartu ez diren proiektuen zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programaren 2012ko ediziorako onartu diren proiektuen zerrenda (ikus I. eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoek eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek aurkeztu dituzte, Kultura sailburuak 2011ko azaroaren 16an emandako Aginduaren babespean (EHAA, 2011ko azaroaren 25ekoa).

Bigarren artikulua.– Argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, onartu ez diren proiektuen zerrenda (ikus II. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urtarrilaren 24a.

Gazteriako zuzendaria,

IGNACIO RODRÍGUEZ PUERTAS.


Azterketa dokumentala