Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
1340

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan jardundako 2090/11 zenbakidun prozedura arruntean alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Ebazpen honen bidez argitara ematen da Funtzio Publikoko zuzendariak 2012 otsailaren 24ko Ebazpena eman duela non xedatu den Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:

2090/11 zenbakiko prozedura arrunta: Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko irailaren 13ko Aginduaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Aurkaturiko Agindu horretan, hain zuzen, EAEko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako Teknikaria aukeran karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen.

Prozedura horrek eragina izan dezake Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi Mailako Teknikaria aukerako hautaketa-prozesuaren ebazpenean.

Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, den Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean lehenago esandako prozeduretako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.

2.– Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 28a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

M.ª Luisa Cuesta Arandilla.


Azterketa dokumentala