Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

57. zk., 2012ko martxoaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
1339

EBAZPENA, 2012ko otsailaren 28koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan bideratutako 2089/11 prozedura arruntean alderdi bezala ager daitezen.

Ebazpen honen bidez, argitara ematen da Funtzio Publikoko zuzendariak 2012ko otsailaren 24ko Ebazpena eman duela non xedatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola honako prozedurari buruzko espediente administratiboa:

2089/11 prozedura arrunta: Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2011ko irailaren 13ko Aginduaren aurka aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Aurkaturiko agindu horretan, hain zuzen, EAEko Administrazio Orokorreko Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsas Nabigazio, Arrantza eta Garraioko Goi Mailako Teknikariak karrerako funtzionario izateko hautaketa-prozesurako deialdia egin zen.

Prozedura horrek eragina izan dezake Laguntzaile Teknikoen Kidegoko Itsas Nabigazio, Arrantza eta Garraioko Goi Mailako Teknikarien hautaketa-prozesuaren ebazpenean.

Horregatik guztiagatik, eta Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran, 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Aipatutako espedienteetan interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan alderdi bezala agertzeko eta pertsonatzeko.

2.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko otsailaren 28a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

M.ª Luisa Cuesta Arandilla.


Azterketa dokumentala